Hitzordua, azaroaren 15ean -zapatua- da, goizeko 10:00etan, San Nikolas eleizan. Bertan, alkarteak harrera egingo deutse partaideei eta taldeak egingo dira, erromesaldia irudikatuz, hainbat lekutara joateko. Leku bakotxean inklusinoa gauzatzeko garatzen diran askotariko esperientziak ezagutuko dira.
Zortzi errealitate gure erantzunaren zain
Zortzi esperientzia praktiko aurkeztuko dira. Ahuleziazko egoerak ikustera garoazan leihoak dira, egunez egun egiteko honetan aritzen diran erakunde eta pastoraltzetatik sustatutakoak.
Presoak (Bidesari eta Kartzela Pastoraltza): Begirada kartzeletara eta kartzelako hormetatik harago gizarteratzerako egitasmoetara.
Alderdi unibertsala (Misinoak): Ipar-Hegoaldea ikastaroa egin ondoren Togon eta Bolivian, bateoko bokazino unibertsala agertuz, misino-esperientzia bizi izan eben boluntarioen lekukotasunak.
Behartutako bakardadea (Caritas): Bizipen pertsonalak abiapuntutzat hartuta, era bateko eta besteko bakardadeak zehazteko eta honeei aurre egite aldera gogoeta egiteko eremua.
Adimen-osasuna (Argia fundazinoa): Buruko gaixotasun larriagaz bizitzearen inguruko lekukotasuna eta parte-hartzeko dinamika, estigma eta kontrako balioen “hosto lehorrak” kendu eta itxaropenezko “kimu berdeak” jarteko
Migrazinoak eta alkarte abegitsuak (Migrazinoetarako Pastoraltza): Kulturarteko taldeetako mogratzaileek euren esperientziak batera jarriko dabez, danok batera aniztasunean abegi egiteko gauza diran gizarte eta Eleiza eraikitzeko.
Bake eta Adiskidetzea (Eleizbarrutiko Batzordea): “Ikusi-Epaitu-Ekin” jardunbidearen harira alkarrizketan jardun gaur egungo gatazkei buruz, errealitatean sakonduz eta konpromisora bultzatuz.
Desgaitasuna eta inklusinoa (Desgaitasunetarako pastoraltza): “Gu” pentsamoldera aldatzeko deia, inor kanpoan itzi barik eta bateo-bokazinoa danentzat dala gogoratuz.
Etxebizitza (Caritas Bizkaia): Etxebizitza jadesteko giza eskubidea agertu eta etxebizitza duina eskuratzea galarazoten dauan kolapsoaz jabetu.
Itxaropena nabigatzen dauan ikurra
Jardunaldi hau, une gogoangarri da eleizbarrutian, Itxaropenaren Jubileuaren barruan. Bikaritzaz bikaritza alkartasunezko konpromisoak batuz ibili dan txalupa, protagonista izango da azken ospakizunean, hauxe irudikatuz: alkarte osoaren batasuna itxaropen eraginkor eta haragituaren lekukotasuna emoten dauan katean.
Goizeko ekitaldiari amaiera emoteko, danak Santiago katedralean batuko dira 11:45etan, gotzaina buru dala egingo dan ospakizunean. Bertan konpromisoak batera jarriko dira.
Deia
Gizarte Jubileua, aurrez aurre begiratzek deia da, entzuteko eta gizarte zauriez jabetzeko eta horreei erantzuteko konpromisoa hartzeko deia. Bat egiteko eta fedetik ekintzara jotzeko aukera da, konpromisoaren bidez zuzentasun eta gizatasun handiagoko gizartea eratzen lagunduz.
Pobreen Munduko Egunerako lagungarriak
Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzatik gogoratu dabenez, eskuragarri dagoz domekan ospatuko dan Pobreen Munduko Egunerako prestatutako lagungarriak.
Materiales diocesanos aquí
Materiales de la Conferencia Episcopal aquí






