21-06-2025 Sábado, XI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Eleizbarrutiaren 75 urteko historia podcastean Radio Popular-Herri Irratiaren eskutik
21.06.2025

Eleizbarrutiaren 75 urteko historia podcastean Radio Popular-Herri Irratiaren eskutik

Bilboko eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena dala-eta, Radio Popular-Herri Irratiak 13 podcast argitaratu ditu. Anabella Barroso Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko zuzendariak urte horreetako gertaera eta une gogoangarrien errepasoa egin dau. Hemen entzun eta jatsi daitekez: radiopopular.com

Izenburu beraren pean argitaratu dira 13 podcastak: «Recuerdos y futuro»: Una visión panorámica de la historia diocesana en el 75 Aniversario de la Diócesis de Bilbao. Anabella Barroso Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko zuzendariak aurkeztu ditu.

Gogoetak

Anabellak azaldu dauanez, “eleizbarruti lez 75. urteurrena ospatzen dihardugu, baina kristau alkartea orain dala gizaldi asko sortu zan Bizkaian. Arrasto hori agirietan, arkeologia-hondakinetan, monumentuetan, eleizetan, tenpluetan… ikusi daiteke”.

Podcast bakotxak 10 minutu inguruko iraupena dau eta, azkenean, eleizbarrutiaren historiako funtsezko eta garrantzizko ardatz eta giltzak eskaintzen dira.

1. kapitulua. ¿Por qué hay que celebrar el 75 aniversario?

2. kapitulua. Breve resumen de los 75 años

3. kapitulua. Los años 50. Puesta en marcha.

4. kapitulua. Los años 60: Década conflictiva

5. kapitulua. 1968: Año de cambios y conflictos

6. kapitulua. Los años 70: Caso Añoveros y apuesta por la cultura

7. kapitulua. Los años 80: El laicado cobra protagonismo

8. kapitulua. Los años 90: Planificación y reorganización

9. kapitulua. Nuevo milenio: Remodelación pastoral

10. kapitulua. Los 2010: Desafíos y oportunidades

11. kapitulua. Década actual

12. kapitulua. Historia de la Diócesis de Bilbao en clave de mujer

13. kapitulua. Claves para entender la historia diocesana

Historia

Anabellaren esanetan, “historia zabaltzeko era desbardina da eta erakargarri izan daiteke. Artxiboaren proposamena da, eleizbarrutiaren proposamena eta Radio Popular-Herri Irratiaren proposamena”.

Anabellak adierazo daueanez, “guztion lana dala esan gurako neuke. Hau da, norbaitek podcast bat entzun eta zeozer kontatzeko badau, deitu daiala artxirora. Izan be, historia hau amaitu barik dago. Bakotxak bere erara galdetzen deutso historiari eta bakarrik norbaitek galdetzen badeutse hitz egite n dabe agiriek. Lekukotasunak be anitzat hartzekoak dira, oso garrantzitsuak. Kontaketaren eta historiaren eraketan laguntzeko aukera da. Oroimenaren historia, iraganeko, oraingo eta geroko historia”.

La exposición llega desde Trapagaran