Leon XIV.a aita santua Espainiara etorriko dala-eta, Bilboko eleizbarrutia hasi da gauzak antolatzen, gazteek pastoral bisitaldiko ekitaldi nagusietetakoan, hau da aita santua buru dala ospatuko diran bijilia eta eukaristian parte hartu dagien.
Hitzordua Madrilen da, ekainaren 6 eta 7an. Eleizbarrutiak joan-etorria ahalbidetuko dau, gazteak jarduera biotan izan daitezan. Aste Santuaren ostean, bidaiaren behin-betiko zehaztazunak ezagutzera emongo dira.
Antolatzaileek arabera, autobusa ekainaren 6an, zapatu goizez, atarako da. Egun berean, gazteek Aita Santua buru dala ospatuko dan bijilian parte hartuko dabe.
Ekitaldiaren ostean, Madrileko hainbat parrokia eta ikastetxek itzitako lokaletan emongo dabe gaua.
Ekainaren 7an, domekaz, Eukaristia amaitu ondoren itzuliko dira.







