27-11-2025 Jueves, XXXIV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Eleizbarrutiaren irudi korporatibo barria, 75. urteurrenaren ondare
26.11.2025

Eleizbarrutiaren irudi korporatibo barria, 75. urteurrenaren ondare

75. urteurreneko oroitzapenezko ekitaldiak eta Jubileu Urtea amaituta, irudi korporatiboa finkatu egingo da, Jubileuko berariazko osagaiak (irudiak eta aingura) alde batera itzita. Baina logoak ez dau bere sena galtzen eta hasierako karga sinboliko berari eutsiko deutso. Koloretako mapa,k kurutzatutako erreken kurutzeak eta tipograbia elebidunak bizia, anitza dan eta Kristorengan batuta dagoan Eleizaren mezua helarazoko dabe aurrerantean be. 

2026tik aurrera, Bilboko eleizbarrutiak irudi korporatibo barria izango dau. Diseinu barria, apurka-apurka sartuko da argitalpen guztietan. Gaurtik aurrera agertuko da web orrialdearen zein gizarte sareen goiburuan.

Bizkaiko mapa

Osagai nagusia, Bizkaiko lurraldearen mapa da, kolore eta tamaina askotako forma geometrikoez osotutakoa. Eta aukeraketa honek badau bere arrazoia: aniztasunetik eraikitzen dan batasuna sinbolizatzen dau. Pieza bakotxak, bere kolore eta formagaz, bat eginda eleizbarrutiari bizia emoten deutsen askotariko errealitate, parrokia, mobimentu eta pertsonak irudikatzen ditu.

Mosaiko honetan, forma geometriko morea nabarmentzen da Enkarterrialdean. Emakumezkoari lotutako kolore horren bidez emakumearen funtsezko egitekoa agertu eta autortu gura da, emakumeek eusten deutse-eta Eleizaren bizitzari eta ekintza askori.

Kurutzea, itxaropena eta batasuna

Kuruzte zuriak zeharkatzen dau mapa eta berau da ardatza. Ez da ikur hutsa, itxaropenaren argi eta topagunea baino. Kurutzatu egiten diran erreka bi irudikatzen ditu, lurraldearen aniztasuna agertuz eta pertsonak fede eta senidetasunezko sarean batzen dituan lotura sortuz.

“Begonia”, berariazko nortasuna dauan tipografia

Beren-beregi 75. urteurrenerako sortutako “Begonia” tipografiak nortasuna emoten deutso irudi barriari. 

“Bilboko Elizbarrutia” eta “Diócesis de Bilbao” sigletan agertzen da. Begi-kolpe baten, indarra emoten dau, esanguratsua da eta esklusiboa.

Etorkizunerako irudia

Eleizbarrutiak parrokia, alkarte, mobimentu eta erakunde guztien esku jarri dau logotipo barria kalitate handian, argitalpen eta mezuetan erabiltzeko. Deskargatzeko: hemen.

Logotipo barri hau ez da azkena, abiapntua baino, laster estilo-eskuliburuan be prest izango da-eta erabili ahal izateko.

Logo 2025