22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko asteko barriak
24.03.2024

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Erramu-domekaz, Garizuma-aldia amaitu eta Aste Santua hasten da.

Pazko-hirurreneko eleizkizunak, Erramu-domekako eleizkizuna eta Eguen Santu goizeko Krisma-meza zuzenean emongo dira.

Aste Santua

2024ko Garizuma-aldia

Garizuma-aldiko azken berbaldia Arratian.

‘Iragarri – Anunciar’ gaiari buruz, Xabier Eskauriatzaren eskutik.

Kofradien Aste Santua

Bilboko Kofradien Ermandadeak hainbat jarduera antolatu dau Aste Santurako.

Prozesinoak eta kontzertuak.

Kartela: Kurutzatuen kofradia.

2020ko kartela berreskuratu dabe.

Pazkoa eta Ramadana

“Ramadana eta pazkoa, itxaropen-aldia”.

Bilkura eta ospakizuna

Otoitzaldia eta iftar.

Menchaca de la Bodega fundazinoa

Menchaca de la Bodega Fundazinoaren 50. urteurrena.

Aurton, 150.000 euro banatu dabez Bizkaiko 39 erakunde solidarioren artean.

Antonio Menchaca Careaga idazle eta filantropoak sortu eban Menchaca de la Bodega fundazinoa bere aitaren oroimenez.

Pobrezia eta bazterketari lotutako hainbat arlotan laguntzen dau.

Korrika

Eleizbarrutiak be parte hartu dau aurtengo Korrikan.

EBI sareko ikastetxeek, BAM Irakasleen eskolak, irratiek, Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak parte hartu dabe, besteak beste.

On Joseba Segura gotzainak eskautakaz egin dau korrika.

Kontzertuak

Bilboko musika-bandaren kontzertua: “Pasio Espazioak/Espacios de Pasión”.

“Stabat Mater” ongintzazko kontzertua frantziskotarren Iralako eleizan.

Lourdes Martinezek sustatu dau kontzertua.

“Bilbao Erlejino-musika” jaialdia Gizakundea eleizan.

“Sacra Legata” izenburua dau aurtengo Bilbao Eleiz-musika jaialdiak. 

Collegium 1704, Calmus Ensemble, Ensemble il Caravagio, Barbara Hendricks eta Tiburtina Ensemble taldeek jardun dabe.

“Kristau espiritualtasuna eta osoko ekologia”

Roman Prado Manrique Burgoseko abadearen eskutik, “kristau espiritualtasuna eta osoko ekologia” berbaldia.

Roman Pardo Manrique doktore da Teologia Praktikoan, irakasle Salamancako unibertsitatean eta hainbat gauza idatzi dau Teologia Moral eta Bioetikari buruz. 

Garizuma-aldiko erretiroa eta Ipar-Hegoaldea ikastaroa

Garizuma-aldiko erretiroa eta Ipar-Hegoaldea erretiroa.

Erretiroan, Joseba Bakaikoa eta Isabel Matilla misiolariak izan dira.

Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoa, misiolari da Ekuadorren eta, herrialde berean, Isabel Matilla misiolari laiko. 

Ordenatzen azkenak

Ordenatzen azkenak izan diran abade eta diakonoak On Joseba Segura gotzainagaz batu dira. 

Saioetako baten, Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendaria eta Mavi Laiseca erakunde bereko lurralde-koordinatzailea izan ziran. 

Nekaldi biziduna

Durangon, Nekaldi Bizidunaren 29. ekitaldia.

«Durangoko Pasiñoa» 1993an sortu zan.

Hauxe da Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak