30-04-2024 Martes, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko asteko barriak
31.03.2024

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Aste Santuko ekitaldiak.

Zuzeneko emonaldiak Eleizbarrutiko hedabideetan.

Pazko-hirurreneko eleizkizunak web orrialde honetan, Youtube kanalean eta Radio Popular-Herri Irratian eta Bizkaia Irratian. 

Pazkoak

16 eta 25 urte bitarteko gaztetxo eta gazteentzako Pazkoak Bilbon, Berrizen eta Pazko ibiltaria, web honetan jakitera emon danez.

Pazko-hirurreraren senaz jabetzeko eta bizitzeko.

Gazteen Kurutze-bidea

Astelehen Santuz, gazteek Kurutze-bidea egin eben Durangon.

Alex Alonso bikarioaren esanetan, Aita Santuak Lisboako GMEan idatzitako Kurutze-bideaz baliatu dira. 

Prozesinoak eta Nekaldi biziduna

Nekaldi bizidunak Arkotxa, Balmaseda eta Durangon eta askotariko prozesino eta ekitaldiak lurralde osoan.

On Joseba Segura gotzaina Bilboko ‘Quinta parroquia’ deitutakotik ataraten dan Nazaretarraren prozesinoan izan zan.

Euria zala-eta, prozesinoa bertan behera geratu zan. Kurutze-bidea egin eben, gotzaina buru zala.

Nazaretarraren lehenengo prozesinoa 1953an ospatu zan Astelehen Santuz. Saeta batzuk euskeraz kantatzen dabez.

Nekaldi bizidunak Balmaseda, Durango eta Arkotxan.

Boluntario eta aktore afizionatu ugarik parte hartzen dau antzezpenetan.

Leku Santuen aldeko eguna

Bariku Santuz ospatzen da Leku Santuen aldeko eguna.

Anai Francesko Patton Lurralde Santuko Jagoleak laguntza eskatu dau.

Urriaren 7an biztu zan gerra dala-eta, laguntza sekula baino beharrezkoagoa da.

Athletic Club

Athleticek ospatuko dauan kopako finala dala-eta, Seminarioa eraikinean jarri daben kamiseta erraldoia.

Aupa Athletic!

Bizkaia isilik

Hilaren azken eguaztenez, ‘Bizkaia isilik’ bilkurak ospatu dira.

Hilabete honetan, eurentzat eta euren familientzat bizimodu hobea lortu guran, etxea atzean itzi daben emakumeen egoera izan dabe gogoan. 

Juan Ignacio Bilbao Alcatena

Juan Ignacio Bilbao Alcatena Eleizbarrutiko abadea hil da 92 urte ebazala.

Juan Ignacio Bilbao Alcatena
Juan Ignacio Bilbao Alcatena

Monte Avrileko Jesusen Bihotza etxean bizi izan zan luzaroan eta orain dala hilabete batzuk Erruki-etxera joan zan Mª Carmen arrebagaz. 

Biztu da!

Aste honetako eta urte osoko barri nagusia: Jesus biztu da. Aleluia!

Pazko zoriontsua opa deutsuegu!