21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Eleizbarrutiko barriak argazkitan
09.12.2024

Eleizbarrutiko barriak argazkitan

Kurtso honetan, Eleizbarrutiak bere sorreraren 75. urteurrena ospatzen dihardu eta datozan hilabeteetan oroitzapenezko hainbat jarduera ospatuko da, besteak beste, 75 urteko historian izan diran gertaera gogoangarrietako batzuk jasoten dituan panelen erakusketa. Eleizbarruti osoa zeharkatzen diharduen panelok Begoñako basilikan jarri ebezan barikuan eta gura dauanak ikusi leikez. Asteburuan, bainera, Seminarioaren Eguna ospatu da eta Mª Jesus Lorenzo lekaimeari emon deutse 'Barakaldo solidarioa' saria. Ondoren, barri honeen eta beste hainbaten errepasoa. 

‘Barakaldo solidarioa’ saria 

Sor Maria Jesus Lorenzo Rodriguez Paduleko San Bizenteren Karidadearen Alabak Konpainiako monjak jaso dau ‘Barakaldo solidarioa’ sarien XVII. ekitaldiko autoemena. Barakaldoko Miranda Fundazinoak emoten dau sari hau, euren eskuzabaltasunagaitik eta besteen aldeko eskaintzagaitik nabarmentzen diran erakunde eta alkarteei autorpena egiteko. 

Barakaldo solidarioa
Javier Alutiz, Luis A. Monasterio, Mª Jesus Lorenzo, Marisa Arias, Jose Alberto Guemes eta Pedro, Barakaldo Pastoral Barrutiko boluntarioa.

Epaimahaiak sor Maria Jesusen lanaren garrantzia azpimarratu gura izan dau, “eta ahulenen aldeko, batez be makina bat zaintza, maitasun, eta laguntza espiritual eskaini izan deutsen nagusien aldeko, erabateko konpromisoak markatutako bizitza nabarmendu”.

Barakaldo solidarioa
Barakaldo solidarioa
Barakaldo solidarioa

Galardonados en ediciones anteriores: 2023: Alberto Echevarría Santamaría (hil osteko saria). 2022: Javier Echevarría Santamaría. 2021: Lo Que De Verdad Importa Fundazinoa. 2020: Ireki Añlartea. 2019: Nervión Ibaizabal Parkinson Alkartea – ACAPK. 2018: Ahizta Hirukoiztar Kaputxinoen Ubunto egitasmoa. 2017: Ekintza Aluviz. 2016: Gorabide. 2015: Jesús Castanedo Torre. 2014: Argia Fundazinoa. 2013: Sahara Salam Alkartea. 2012: Maite Martín Muñoz. 2011: Isidro Pérez Ortiz. 2010: Juan Gutierrez Zorrozua (hil osteko saria). 2009: María Jesus Lanza Llanderal. 2008: Jose Ramon Gurruchaga Ezama.

Barakaldo solidarioa
Barakaldo solidarioa

75. urteurreneko panelen erakusketa Begoñako basilikan

Panelak 75. urteurrena
Panelak 75. urteurrena
Panelak 75. urteurrena

Abenduko izarrak”, Gernikako San Bartolomé-Mertzede parrokian

Abendualdiko bigarren domekan be “Abenduko izarrak” banatu ebezan, hain zuzen be, urdinak: “Mariak lez BIzia ospatu” agertzen dabenak. Taldeen kategorian, Gernikaldeko ospatzaileei emon eutsen eta banan-banan, Yolandari (organista), Conchi eta Rosiri (jaunartzea emon, saskia pasatu…) eta Josebari (irakurlea). Murueta, Forua eta Albizeko argazkiak. 

Abenduko izarrak

Kandelen eguna, Sortze Garbiaren omenez

Sortze Garbiaren Egunaren bezperan, barikuz, Hego Amerikako alkartea Miribillako Santa Maria Josefa eleizan batu zan “otoitz, argiz eta pozez betetako arratsaldea bizitzeko”. Kolonbian ospatzen daben kandelen egunaren testuinguruan batu ziran. 

Sortze Garbiaren Eguneko ospakizuna nikaraguar alkartearen ‘Gritería’ dalakoagaz

Atzo arratsaldez, otoitz egin eben herrialdearen egoeragaitik Miribillako Santa Maria Josefa eleizan.

Alkarte latinoamerikarra. Miribilla
Sor María Jesús, segunda por la derecha, junto a los miembros del Patronato Miranda, Jokin Perea, Mª Carmen Diez y José Ramón Amo y el presidente de la Fundación Miranda, Monasterio, junto a ella, en el centro