09-05-2024 Jueves, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko barriak minutu baten
19.11.2023

Eleizbarrutiko barriak minutu baten

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Asteko barrien laburpen honen hasieran, ‘Aba Taano’ taldeak Galdakao eta Santurtzik eskainitako kontzertu solidarioak aitatu dira.

Galdakao eta Santurtziko kontzertuetan dirua batuko da Elisabeth Michoten eskutik, 2005ean Ugandan sortu zan ‘Musika biziak salbatzeko’ GKEarentzat.

Gazte Role Model

Webean aste honetan iragarri danez, aurtengo ‘Gazte Role Model’ sariak banatu dira eta Iraia Iturregi eta Iñaki Garciñunori egin jake autorpena.

Sarituek euren esperientzia aurkeztuko deutse ikastolako ikasleei. Kurtsoan zehar, berbaldiak emongo dabez euren bizitzetan oinarri izan diran balioak aurkezteko, hau da, hobetzeko grina enpresa munduan zein kaltetueenen aldeko egiteko sozial eta humanitarioetan

Datuen babesari buruzko heziketa

Eleizbarrutiko asteko barrien laburpenean, azaroaren 25ean, Barria eraikineko lokaletan eskainiko dan heziketa be azaltzen da: datuen babesa parrokietan.

Antolaketarako, ezinbestekoka da izena emotea: https://forms.office.com/e/sqSabhRHsG (Hilaren 24ko eguerdiko 12:00etan itxiko da izena emoteko epea).

Kultura

Kulturari lotutako hiru barri nabarmentzen dira, besteak beste, Astekoak laburpenean.

Lehenengoa, Santa Zezilia eguna dala-eta, Barakaldon ospatzen diharduen kontzertuei buruzkoa.

Hamar egunez, kontzertuak, abesbatzen kaleko emonaldiak, kalejirak…, ospatuko dira. Gehiago jakiteko: hemen

Bigarrena, “Sorolla eta erlikiak” Eleiz Museoan zabaldu dan erakusketari buruzkoa.

Erakusketa hau 2021ean martxan jarri zan museo bion arteko lankidetzarako hitzarmenaren barruan dago. Hitzarmen horren lehenengo emaitza, Luis Paret Bilbonizan zan, Bilboko Eleiz Museoko azaldu dauanez.

Norai alkartearen hamargarren urteurrenari buruzkoa da hirugarrena.

Miguel Angel Esnaola abadeak gidatutako taldeak bultzatu eban Norai alkartea, San Frantzisko auzoan bizikidetza eta alkartasuna sustatzeko.

Abendualdia

Abendualdirako liturgia lagungarriak argitaratu dirala be aitatu da webean eta hemen eskuratu daitekez.

Heriotza

Jose Antonio Zugarramurdi Eleizbarrutiko abadearen heriotzaren barri be emon da. Goian bego!

Pobreen Munduko Eguna

Pobreen Munduko Egunaren bezperan, Errekaldeko Arrosarioko Ama eleizan ospatu dan ekitaldiaren ingurukoak be jaso dira laburpenean.

Gotzainaren agurraren ostean, Sebastian Mora Caritas Española erakundeko idazkari nagusi ohi eta Comillaseko Unibertsitateko irakasleak gogoeta eskaini eban.

Sebastian Morak fedearen gizarte-karidade alderdiari buruzko hausnarketa eskaini eban. Gure inguruan “errealidade sakon eta zabala” danaren inguruan jardun eban, pobretasuna, desbardintasuna eta bazterketa mintzagai izango ditualarik. Honen haritik, hizlariaren esanetan, errealidade horreek ‘natural’ bihurtu dira eta, ondorioz, “axolagabekeria bultzatu egiten da eta bidegabekeria hutsaldu”.

Hauxe da Astekoak. Eleizbarrutiko barrien minutuko laburpena