21-07-2024 Domingo, XVI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko barrien minutu 2ko laburpena
09.06.2024

Eleizbarrutiko barrien minutu 2ko laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Lurralde Santuaren Zaintzako ekonomo dan Fray Tony Choucry frantziskotarra, Bilbon.

Choucrygaz batera, Fray Luis Quintana Zaintzako Espainiako arduraduna etorri zan.       

Gotzain kontseiluagaz egon ondoren, berbaldia eskaini eban San Frantzisko Xabier parrokian.

Lurralde Santuan bizi daben egoeraren barri emon eta inguru ha bisitatzeko dei egin eban.

Adimen Artifiziala, komunikabideak eta etika

Gizarte Komunikazinoen 2024ko Egunari lotuta, komunikabideetan AAren erabilera etikoa sustatzeari buruko ekitaldiak.

Komunikabideetan Adimen Artifizialaren erabilera etikoa sustatzeko I. Dekalogoaren aurkezpena.

 Andrea Ciucciren berbaldia: «Adimen Artifiziala eta gizatasun beteko komunikazinoa»

Mahai-inguruko partaideak; Carmela Rios, Mario Hernandez Ramos eta Ramon Salaverria.

Moderatzailea: Ainara Larrondo.

Ciucci Barrian be izan zan.

Adimen Artifizialak etorkizunari begira jarten gaitu.

Hirukoiztarrak Karrantzan

Kristo Eroslea parrokiako fraile eta eleiztarrak Karrantzan izan dira.

Juan de Palacios y Santisteban Karrantzako hirukoiztarraren -dohatsu autortzeko prozesuan da- jaioterria bisitatu eben.

Juan de Palacios dohatsu izateko prozesuan da.

Juanito Gallastegi eta Ander Manterola

Juanito Gallastegi Euskaltzaindiako Ohorezko Euskaltzain izendatu dabe.

Zeanurin, omenaldia egin deutse Ander Manterola abade eta etnografoari.

Berrizko Mesedetakoen Kapitulu Nagusia

Berrizko Mesedetako Misiolariek XVII. Kapitulu Nagusia ospatzen dihardue.

Munduko hainbat lekutatik etorri dira monjak Berrizera.

Eleizbarrutiko Seminarioa

Jardunaldi irekien kurtsoko azken eguna Seminarioan.

Hilaren azken eguenez batzen izan dira otoitz egiteko.

Bizkaia isilik

Alberto Cardoso ‘Aita Mari’ salbamendurako ontziko kidearen berbaldia.

Family Topaketa

Oiz-Anboto pastoral barrutiko familien topaketa Berrizen.

Hauxe da Astekoak, Eleizbarrutiko barriak minutu bitan