22-07-2024 María Magdalena
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bidezko merkataritzak emakumeen ahalduntzean dauan eraginari buruzko ekitaldia
10.06.2024

Bidezko merkataritzak emakumeen ahalduntzean dauan eraginari buruzko ekitaldia

"Bidezko merkataritzaren eragina emakumeen ahalduntzean eta ingurumen-jasangarritasuna" goiburuaren haritik, ekitaldia ospatuko da datorren eguenez, ekainak 13. Besteak beste Penca de Sabila Ekologia eta Kultura Batzordeko (Medellin-Kolonbia) kide dan Claudia Montoya Ruizek parte hartuko dau, Colyflor -ekonomia-zirkuitu solidarioa eta bidezko merkataritzako denda- egitasmoa aurkeztuz. Ekitaldia Bolunta-Bizkaia gara erakundearen lokaletan (Zabalbide Kalea, 1, Ibaiondo. Alde Zaharra metroa) ospatuko da 10:00etatik 14:00etara. Jakin-mina dauanak, emon daiala izena hemen.

Hainbat tailer egingo da bidezko merkataritzari buruz (leku mugatuak):

  • 1. tailerra, kafe-lurrina: bidezko merkataritzako kafe-dastatzea Kidendaren eskutik

  • 2. tailerra, arteari buruzkoa: Adierazpen sortzailea
  • 3. tailerra, komunikazinoa eta marketinga: Gizarte sareetarako kanpaina sortzeko

Ekitaldiari amaiera emoteko, DANTZERTI Antzerki eta Dantzako Goi Eskolak bidezko merkataritzaren inguruko antzezlana aurkeztuko dabe: “El rastro de las historias”.