26-07-2024 Viernes, XVI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Asteburuan, esker ona, omenaldia eta beste hainbat ekitaldi
10.06.2024

Asteburuan, esker ona, omenaldia eta beste hainbat ekitaldi

Barikuz, esker oneko meza ospatu zan Zabalako San Rafael Goiaingerua parrokian, On Joseba Segura gotzaina buru zala. Aurrerantzean, eleizak lehengo egitekoa izango dau, hau da, kapera bihurtu da eta bertan egun berezietan egingo dira eleizkizunak. Beste alde batetik, atzo -domeka- Kerman Lopez bikario nagusia buru izan zan Berrizko Mesedetako Misiolarien XVII. kapitulu nagusiaren hasierako Eukaristian eta Zeanurin Ander Manterola abadeari omenaldia egin eutsen bere 90. urtebetetzean. Hona hemen, laburtuta, ekitaldiok eta asteburuko beste hainbat: 

Esker oneko meza Zabalako San Rafael Goiaingerua parrokian

Barikuz, On Joseba Segura gotzaina buru izan zan San Rafael parrokian beste abade batzukaz batera ospatu eban Eukaristian. Hasieran, tenplu hau kapera izan zan eta 1956an, parrokia bihurtu zan, auzoa hazi egin zanez, beharrezkoa zalako inguruko eleiztarrei arreta eskaintzeko. Gaur egun, alkarteak sendotzeari begira Pastoral Barrutia eratu eta parrokiak eta gainerako erakundeak batzu diranean, parrokia izateari itzi eta kapera izatera bueltatu da barriro be. Ez da kulturako itxiko eta horregaitik aparteko egunetan eleizkizunak egingo dira bertan. 

San Rafael, Zabala
San Rafael, Zabala

Jesusen Bihotzaren eguna Sestao Pastoral Barrutian (PB)

Joan dan barikuz, ekainak 7, Jesusen Bihotzaren egunez, Sestaoko Jesusen Bihotza parrokian Eukaristia ospatu zan Sergio Buiza lurralde bikarioa buru zala. “Maitasunez betetakoeleizkizuna izan zan; gure bihotza Jainkoak emoten deuskun maitasuna dala-eta zelan dan aztertu ondoren, alkartearen muina dan bihotz bakarrean batu ginan”. 

Jesusen Bihotza Sestao
Jesusen Bihotza Sestao

Corpus Christi parrokiako gazteen taldeen kurtso amaiera

Barikuz amaitu zan kurtsoa Bilboko Corpus Christi parrokiako gazteen taldeentzat, eleizan ospatu eben esker oneko ekitaldiagaz. “Kurtsoagaitik eskerrak emoteaz gainera, gutako bakotxak esker ona adierazo geuntsan Jesusi, norberarentzat garrantzitzua dan guztiagaitik”. 

Corpus Christi
Corpus Christi
Corpus Christi
Corpus Christi

Sendotzak Indautxuko Karmeneko Ama parrokian

Hainbat gaztek, heziketa-prozesua burutu ondoren, sendotza hartu eban joan dan zapatuz Bilboko Indautxuko Karmeneko Ama parrokian. Fernando Marcos III-VII bikaritzetako lurralde bikarioa izan zan buru eleizkizunean.

Sendotzak Indautxuko Karmeneko Ama
Sendotzak Indautxuko Karmeneko Ama
Sendotzak Indautxuko Karmeneko Ama

Omenaldia Ander Manterolari Zeanurin

Atzo -domeka-, Andra Mari parrokian

Omenaldia Manterola Zeanuri
Omenaldia Manterola Zeanuri
Omenaldia Manterola Zeanuri
Omenaldia Manterola Zeanuri
Omenaldia Manterola Zeanuri

Eleizbarrutiko ordezkaritza Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeko (HOAC) ordezkarien biltzarrean

Jorge Torralbo HOAC Bizkaiako presidentea, Maria Garcia Cosio Heziketa-arduraduna eta Ana Silvia Velasquez Errekaldeko militantea izan ziran batzarrean. Zapatuan bat egin eben “bakearen aldeko mundu osoko minutuko isilunea” deialdiagaz. 

Eucaristía presidida por el obispo, el viernes en San Rafael.