26-07-2024 Viernes, XVI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 San Inazio parrokiaren 75. urteurrena
10.06.2024

San Inazio parrokiaren 75. urteurrena

Atzo -domeka-, Bilboko San Inazio parrokiak 75. urteurrena ospatu eban On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatutako Eukaristiagaz. Nestor Aras parrokoak amaieran esan ebanez, "zorioneko eguna da San Inazio parrokiarentzat eta Pastoral Barrutiarentzat. Bere esanetan, "zentzunez, biziz eta familia-senez betetako Eukaristia bizi izan dogu. Lagun askok gozatu eta autortu dau Jainkoaren agerpena bere bizitzetan parrokiaren bitartez, besteak beste, On Joseba gotzainak, homilian aitatu dauenez, parrokian eta auzoan egon zanean, on asko jaso eban-eta". 

Atzoko egunez ospatu eben urteurrena. Egunari hasiera emoteko, “free tour” dalakoa egin zan, bisita gidatua, eleizaren aurreko plazan hasi, tenpluan jarraitu eta parrokiako lokaletan amaitu zana. Hemen, hirurogeita hamabost urteotako historia berrikusi zan eta parrokiaren “orain aldiaz”, bere egituraz, taldeez…, be hitz egin zan.

75. urteurrena San Inazio
On Joseba Segura gotzaina, Nestor Aras parrokoa eta urteurrenean parte hartu eban hainbat lagun

Bisitaren ostean, On Joseba Segura buru izan zan Eukaristian eta, urteak joan, urteak etorri, parrokia honetan pastoralgintzan jardun izan dauan hainbat abadek alkar-meza emon eban.

75. urteurrena San Inazio
75. urteurrena San Inazio

Jolas eta oroitzapenezko beste hainbat jarduera izan zan eta ospakizunak senide bazkariagaz burutu ziran.

75. urteurrena San Inazio
75. urteurrena San Inazio
75. urteurrena San Inazio
75. urteurrena San Inazio