12-06-2024 Miércoles, X semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Fede-zabalkunde eta Katekesia 5 Familia eta Helduak 5 600 jubilatu baino gehiago batu ziran zapatuz Etxebarrin
10.06.2024

600 jubilatu baino gehiago batu ziran zapatuz Etxebarrin

Joan dan zapatuz, ekaiinak 8, Etxebarrin zoritxarreko barria izan da, emakume batek salaketa jarri izan daualako San Antonio jaietan bere aurkako abusu-saiakera izan zala-eta. Horri jakiteaz batera, bertan behera geratu ziran zapatu arratsalde-gauerako antolatutako dantzaldia eta gainerako ekitaldi guztiak. Goizez, Bizkaiko 600 pertsona nagusi inguru batu ebazan ekitaldia osptu zan. Jubilatuek kolorez bete eben herria euren lepoko berdeakaz. Beste alde batetik, zapatuan bertan, Eleizbarrutiko Pastoral kontseiluak kurtsoko azken batzarra ospatu eban, besteak beste, `Begirada: Comunidad Acogedora e Inclusiva aurtengo azpimarra datorren urtera luzatzea erabaki eben. 

Gazteek eta Rafa Saez abadeak kontu handiz presatu eben Bizkaiko jubilatuek Etxebarriko San Esteban parrokiara egin eben bisitaldia.

Irakurketa dramatizatua Etxebarrin
Irakurketa dramatizatua

“Jubilatuei harrera egiteko, herriaren jatorriaren eta eleizaren eraikuntzaren inguruko irakurketa dramatizatua egin genduan”, azaldu dabe parrokiatik. Nagusiengandik jasotako erantzuna biziki eskertu dabe.

Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren kurtsoko azken batzarra

Zapatu goizez ospatu zan Bilbon (Barria egoitza, Plaza Barria) gotzaina buru dala ospatzen dan Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren kurtsoko azken batzarra. Bertan, kontseilu-kideen artean azterraldia egin ondoren, aurton bultzatu gura izan dan begirada, hau da, abegia eta inklusinoa nabarmendu dituana, datorren kurtsora luzazera erabaki zan. 

https://www.youtube.com/watch?v=TKaIxSiDDI4&t=26s
2023-2024 kurtsoaren hasieran aurkeztu zan ‘begiradari’ buruzko bideoa

Beste kontu batzuk be landu ziran Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren zapatuko saioak, esate baterako, Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena eta hori ospatzeko antolatu diran jarduerak; Bilboko Eleizbarrutirako gotzain laguntzaileak izan beharko leukezan ezaugarri eta gaitasunei buruzko galdeketari emondako erantzunen ingurukoak eta datorren urteko batzar-egunak.

EPK 2024ko ekaina
EPKaren zapatuko saioa

 

La parroquia acogió a los jubilados y jubiladas de Bizkaia