30-03-2025 Domingo, IV semana - cuaresma
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Eleizbarrutiko erromesak Erroman dira
25.03.2025

Eleizbarrutiko erromesak Erroman dira

Bart heldu zan Erromara eleizbarrutian antolatu dan erromesalian parte hartzen dauan taldea. On Joseba Segura buru dala eta Patxi Malo erromesaldietarako eleizbarrutiko saileko arduraduna eta Alex Alonso IV. bikaritzako lurralde bikarioa taldean dirala, Frantzisko aita santuak  "Spes non confundit” buldaren bidez deitutako Ohiko Jubileua dala-eta joan dira erromes eta Erroman hainbat ekitalditan parte hartu eta hainbat leku bisitatuko dabe barikura arte. 

Lehenengo egunari hasiera emoteko, San Calixto katakonbak bisitatu dabez, eta bertan Eukaristia ospatu da. Ondoren, Erromako lau Basilika Nagusietako hiru bisitatuko dira: Andra Maria Nagusia, Laterango San Joan eta Harresiz Kanpoko San Paulo. 

Eukaristia San Calixtoko katakonbetan
Gotzaina buru izan da Calixtoko katakonbetako eukaristian

Hasiera baten eguaztenez Aita Santuaren audientzia egoan programatuta Vatikanoko San Pedron, baina Frantzisko Aita Santuak ospitalean jarraitzen dauanez, oraindik ez dago zehaztuta horren ordez zer egingo dan. 

El grupo de la peregrinación diocesana del Jubileo a Roma