Biktimen omenezko ekitaldia ATALASE monumentuaren inguruan egin da lehenengo aldiz. Guggenheim Museoaren eta Euskadi plazaren artean dago eta Jose Ramon Andaren lana da.
Txistularien udal-bandak lagunduta, lore-eskeintzaz gainera, idatziak irakurri dira biktimak omenduz eta gogoratuz. EBI eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan sareko kide dan Artxandape Ikastolako ikasleak be ekitaldian izan dira.
Terrorismoak eta indarkeria politikoak Bilbon eragin dituan biktima guztien izenak irakurri dabez.
Bake eta Adiskidetzerako eleizbarrutiko batzordea
Bake eta Adiskidetzerako eleizbarrutiko batzordeko kideak izan dira omenaldian. Bere izenean, Luis Vadillok gonbitea eskertu dau eta Eleizeak biktimen aldeko ekimenetan parte hartzea garrantzitsua dala esan dau.
Otoitzaldia bihar, Autonomia-Indautxun
Eleizbarrutiko batzordeak deialdia egin dau bihar, azaroak 11, Bilbon ospatuko dan ekitaldian parte hartzeko. Alkarte otoitzaldi eta ospakizuna egingo da, “Indarkeriarik EZAREN misiolari, atzo eta gaur” goiburuaren haritik, 19:00etan, Bilboko Sortzez Garbia eleizan. https://bizkeliza.org/noticia/a-conmemoracion-del-dia-de-la-memoria-cumple-15-anos/
#diadelamemoria Alkarte Otoitzaldi eta ospakizuna Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutian Bakearen alde Oroimenaren Eguna dala eta. Invitación a la oracion y celeración comunitaria del “Día de la Memoria” pic.twitter.com/1fAKOk1OSy
— Diócesis Bilbao (@DiocesisBilbao) November 10, 2025






