05-06-2025 Jueves, VII semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko ordezkaritza Itsu Katolikoen (CECO) Jardunaldietan, Zaragozan
03.06.2025

Eleizbarrutiko ordezkaritza Itsu Katolikoen (CECO) Jardunaldietan, Zaragozan

Joan dan asteburuan, Espainiako Itsu Katolikoen Alkarteak (CECO) urtero ospatzen dituan jardunaldiak ospatu ziran Zaragozan, BIlbao, Leon, Madril, Malaga, Santander, Toledo, Valentzia eta Zaragozako eleizbarrutietako 100 lagun inguru bertan zirala. 

Zaragoza uri berezia da CECOrentzat, hementxe sortu zan-eta alkartea Luis Garcia eta Martinez zaragozarraren ekimenez. Beronek, itsu geratu zanean, CECO sortu eban ikusmen-ezgaitasuna daben pertsonei fede ibilbidean laguntzeko helburuagaz. 

Mons. Carlos Escribano Zaragozako artzapezpiku eta Laikoak, Familia eta Bizia gotzain batzordeko presidentea buru zala emon eutsen hasiera jardunaldiei. Hasierako ekitaldian izan ziran, gainera, William Otalvaro Laikoen Apostolutzarako kontsiliario eta ahalmen-urritasunerako mahaiko presidentea, Jose Luis Catalan Once alkartearen Aragoiko lurralde kontseilaria, Maria Antonia Caselles CECOko presidente nazionala, oraintsu arte alkarteko BIzkaiko presidente izan dan eta Zaragozako eleizbarrutian CECOko koordinatzaile dan Pilar Marquina eta Fernando Urdiola CECOko kontsiliarioa Zaragozan.

Zapatuz, meza ospatu eben Seoko parrokian eta, ondoren, bisita gidatua -eta taldeari egokitua- egin eben Seoko katedralean, barruan zein inguruan. Pablo Vadilloren berbaldian be izan ziran: “Ahalmen-urritasuna daben pertsonen egitekoa sinodo-seneko Eleizan: abegia, partaidetza eta iragarpena”. 

Domekaz, ohiko batzar nagusia ospatu eben; amaitu ondoren, Pilareko Ama basilikara joan ziran, Eukaristia ospatu eta batzarrari amaiera emoteko. 

jORNADAS cECO 2025