11-12-2025 Jueves, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Langile 5 Eleizbarrutiko ordezkaritza Lan Pastoraltzaren jardunaldietan
21.11.2025

Eleizbarrutiko ordezkaritza Lan Pastoraltzaren jardunaldietan

"Langile munduaren ebanjelizazinoa aro aldaketan" goiburuaren haritik ospatuko dira Lan Pastoraltzaren XXXI. Jardunaldiak. Gotzainen Batzarreko Karitate eta Gizarte Ekintzarako Gotzain Azpibatzordeak eta Pastoral Sailak antolatuta, El Escorialen ospatuko dira azaroaren 22 eta 23an. Bilboko eleizbarrutitik, Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak eta Maite Valdivieso Lan Pastoraltzarako eleizbarutiko ordezkaria izango dira bertan. 

Abilio Martinez Barea Ciudad Realeko gotzain eta Lan Pastoraltzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko arduradunak ondoetorria egingo deutse partaideei eta jardunaldien aurkezpena egingo dau.

Estrella Moreno Teologian doktore eta ETPIko zuzendariak eskainiko dau bihar goizez Langile munduaren ebanjelizazinoa aro aldaketan” berbaldia.

Arratsaldez, Antonio J. Aranda Lan-saileko zuzendariak eta Maite Valdivieso Lan Pastoraltzarako eleizbarrutiko ordezkariak jardungo dabe, galdeketn erantzunen laburpen eta azalpenak emonez.

Domekan, “Lan Pastoraltza parrokia alkarteetan. Pastoraltza honen erronken aurkezpena” mintegia ospatuko da Maru Megina Navarro HOAC mobimentuko presidente ohiaren eskutik. 

Imagen: Ruslan Burlaka