25-11-2025 Martes, XXXIV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko ordezkaritza Misinoetarako ordezkari barrien batzarrean
25.11.2025

Eleizbarrutiko ordezkaritza Misinoetarako ordezkari barrien batzarrean

Bihar eta etzi -azaroak 26 eta 27-, Misinoetarako ordezkarien, Aita Santuaren Misino Ekintzak (OMP) erakundeko zuzendarien eta langile barrien batzarra ospatuko da Madrilen, Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Gotzain Batzordeak eta Aita Santuaren Misino Ekintzak (OMP) antolatuta. Beste batzuetan lez, azken urtean izendatuako Misinoetarako eleizbarrutiko ordezkariak batuko dira, euren egiteko barriaren inguruko argibideak jaso dagiezan. Bilboko eleizbarrutitik, Manuel Heredia Misinoetarako Bilboko ordezkariak eta joan dan urrian Misinoetarako taldean sartu zan Jaione Lopezek parte hartuko dabe. 

Jardunaldietan, Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Batzordearen barri emongo da, beste hainbat kontu aztertzeaz batera: Misinoetarako Batzorde Nazionala, Abade Lankidetzarako HIspanoamerikar Ekintza (OCSHA) eta eleizbarrutietako abadeak misinoan; OCSHAko Batzorde Aholku-emoilea eta Amerika Ebanjelizazino Barri eta Misinorako Funtsa.

Jardunaldietan, ekonomia-lankidetza be jorratuko da eta baite misino-sustapena eta misino-heziketa eta erakundeak. Eleizbarrutietako langile, boluntario, gazte eta ordezkarien urteroko batzarren barri be emongo da.

Beste kontu batzuk be landuko dira: OMP nazionalaren, Idazkaritza eta Batzordeen inguruko barriak, gutunak; Idazkaritza Nagusia -egutegia, gutunak, batzar-agiriak eta argibideetarako zerbitzua…

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea, Misinoak

Honan etiketatuta: