22-02-2026 Domingo, I semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko ordezkaritza Pradoko abadeen batzarrean
29.01.2026

Eleizbarrutiko ordezkaritza Pradoko abadeen batzarrean

Egunotan Ávilan, CITESen (Mistikaren unibertsitatea), Pradoko abadeek batzarra egin dabe. 53 abade batu dira otoitz eta bereizketa egiteko eta Eleizak bizi dauan aldi barriaren inguruko misinoarren inguruan jarduteko. Bilboko El Prado ordezkatuz, Manu de las Fuentes eta Jose Luis Iglesiasek (Pepelu) parte hartu dabe batzarrean, hainbat eleizbarrutitako 48 abade, abade italiar bi eta Diego Martin arduradun nagusiagaz batera. 

Batzarrean, datozan urteetarako jarraibideak aitatzeaz gainera, Joaquin Castellon izendatu dabe eskualdeko arduradun lez eta bere kontseilua, non Manu de las Fuentes lehenengo laguntzaile izango dan eta Jose Luis Iglesias kontseilu-kide.

Pradoko abadeen batzarra
Pradoko abadeen batzarra

“Zintzotasunez onartutako ahultasunetik, Batzarrak gaur pobreengan haragitutako Jesukristo eta sinodo-senez, itxaropenez eta leialtasunez bizitzako egitekoa lehenetsi dau” .
(Pepelu Iglesias)

Pradoko abadeen batzarra
Pradoko abadeen batzarra
Pradoko abadeen batzarra
Pepelu Iglesias y Manu de las Fuentes, en las jornadas