02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko ordezkaritza Seminarioetako hezitzaileentzako ikastaroan, Madrilen
03.01.2024

Eleizbarrutiko ordezkaritza Seminarioetako hezitzaileentzako ikastaroan, Madrilen

Ignacio Fernandez Bilboko Seminarioko errektoreak eta Manu de las Fuentes hezitzaileetako batek Seminarioetako hezitzaileentzako ikastaroan parte hartzen dihardue Madrilen, urtarrilaren 2tik 4ra. Seminarioetarako Gotzainen Batzarreko Gotzain Azpibatzordeak antolatzen dau ikastaro hau. 

“Norbere burua hezi, besteak hezteko: seminarioan hasi” gaiaren inguruko ikastaroa errektore, hezitzaile eta zuzendari espiritualentzat.

Gaurko egunez, Raul Contreras eta Alvaro Garcia Paniagua izango dira hizlariak eta “abadetzarako bokazinoak” eta “hasierako eta etenbako heziketa” gaien inguruan jardungo dabe hurrenez hurren. Gainera, Luis Maria Garcia Dominguezek akonpainamenduaren inguruan jardungo dau bokazino-heldutasunari eta abadegaien heziketa-prozesuko buruz buruko alkarrizketari eta solasaldiei buruzko berbaldi bitan.

Jardunaldiak seminarioetako hezitzaileentzat

Beste hainbat gai be landuko da: zelan prestatu zine-foruma seminarioetan edo zelan txertatu hezitzaileen taldean, dana abade ministerioaren berariazko balioak eskainiko dituan baterako pastoraltzari begira.

Ignacio Fernández y Manu de las Fuentes, en las jornadas para formadores, de la Conferencia Episcopal.