02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Durangon, Andra Mari basilikaren eleizpearen zaharbarritzeari buruzko erakusketa
03.01.2024

Durangon, Andra Mari basilikaren eleizpearen zaharbarritzeari buruzko erakusketa

Andra Mari basilikaren eleizpearen zaharbarritze-lanei buruzko erakusketa egongo da ikusgai urtarrilean, Durangoko San Agustin eraikinaren hallean. Liburu eta diskoaren azokan eleizpeko burdin hesiaren eremuan kokatu zan erakusketa urtarrilean be ikusi ahal izango da emonaldia dagoan egunetan.

Erakusketan, argazkien panelak, argibide-bideoa eta hainbat pieza garrantzitsu ikusi daiteke. Aldatutako piezak dira honeek eta zelako kalteak eukiezan ikusiko da.

Udalak “herribilduaren sinboloetako bat dan” basilikaren eleizpean egindako hobekuntzak agertu gura ditu. Burutu diran lanen inguruko argibideak emoten dira erakusketan.

Zaharbarritzea

Udalak sustatutako lanek 900.000 eurotako inbertsinoa ekarri dabe. Argiztapena aldatu eta erreteila egiteaz gainera, begi-bistako ez diran lanak izan dira “benetan garrantzitsuenak”, udaletxetik azaldu dabenez. Zurezko armazoian egin diran lanak agertzea eta zaharbarritze-lanen garrantzi eta zailtasunak ezagutzera emotea da erakusketa honen helburua.