27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Urteko azken asteburuko jarduerak
02.01.2024

Urteko azken asteburuko jarduerak

Urteko azken asteburuan hainbat jarduera ospatu da Eleizbarrutiko hainbat lekutan eta horreen irudiak jasoko doguz orain:

Kulturarteko taldeen erretiroa

Barikuz, Eleizbarrutiko kulturarteko taldeen urteko erretiroa ospatu zan, “urteagaitik esker ona adierazoteko”.

“Entzun, abegi egin, hurkotasuna eta zerbitzua” izan ziran ardatzak. “Erein eta alkarte abegitsua ereitera” deitutako hainbat alkarteko berrogei lagun inguru batu zan. 

Kulturarteko taldeak
Kulturarteko taldeak
Kulturarteko taldeak
Kulturarteko taldeak

“Bakearen alde otoitz egin” topaketa, Sodupeko San Bizente Martiria parrokian

Azken urteotan, Villaverde bailarako eta Enkarterriko parrokiek “Bakearen alde otoitz egin” topaketa egiten dabe. Oraingoan, Sodupeko San Bizente Martiria parrokian ospatu zan, “Belengo Bakearen Argia” bertan zala. 

Ekitaldia, une bitan banatu zan: Lehenengo, partaideek bakearen alde otoitz egin eben eleizan eta, ondoren, eleizpera atara ziran otoitz bat errezatzeko eta, azkenean, ekitaldi guztietan lez, alaitasunaren himnoa abestu eben. Joan aurretik, txokolatea eta bizkotxoak dastatu ebezan, Sodupeko parrokia alkarteak eskainita. 

Belengo Bakearen Argia
Sodupe
Bilkura eleizaren kanpoaldean

Morgan eta Masustegi, Kobetas eta Caramelon, bakearen alde

Domekaz, Bakearen aldeko Munduko Otoitz Egunaren bezperan, Morgako parrokian bakearen aldeko ekitaldia egin zan. Bertaratutakoek “urte barriak munduko etxe eta herri guztietara bakea ekarri daiala” eskatu eben. 

Morga
Bakearn aldeko topaketa Morgan

Masustegi, Kobetas eta Carameloko topaketaren bideoa: hemen

Irudi gehiago:

Bakea
Bakea
Bakea
Bakea
Bakea
Bakea

Astrabudua eta Erandion, bakearen alde

Astrabuduako San Lorentzo eta Erandioko San Agustin parrokietan be antolatu eben Bakearen Munduko Egunaren inguruko topaketa eta, amaieran, alaitasunaren himnoa abestu eben.

Astrabudua eta Erandio, Bakearen alde
Astrabudua eta Erandio, Bakearen alde
Astrabudua eta Erandio, Bakearen alde
Astrabudua eta Erandio, Bakearen alde
Astrabudua eta Erandio, Bakearen alde

Ospakizuna Begoñan

Azkenik, Begoñako basilikan atzo ospatu zan urteko lehenengo Eukaristian, On Joseba Segura gotzaina izan zan buru eta web honen bidez zuzenean jarraitzeko aukera egon zan: hemen.

Homilian, Lurralde Santua erasaten diharduan gatazkaren inguruan jarduteaz batera, Bakearen Munduko Egunerako Frantzisko Aita Santuak idatzi dauan mezua aitatu eban, Adimen Artifiziala eta honen erronkak nabarmentzen dituala adierazoz.  

Celebración por la paz en la parroquia de San Vicente Mártir de Sodupe.