06-06-2025 Viernes, VII semana - pascua
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 “Eleizea plazara” azokan erakusketak jasoteko eremua izango da
16.05.2025

“Eleizea plazara” azokan erakusketak jasoteko eremua izango da

Bihar, erakustazokako (BEC) 3. pabiloian, erakusketentzat gordetako eremua izango da. Kurtso hasierako ekitaldian aurkeztu zan eta 75 urteko historiako une gogoangarriak jasoten dituan erakusketa ibiltaria Bilbao Exhibition Center (BEC) erakustazokan izango da. EBI sareko eleizbarrutiko ikastetxeek, Langile Pastoraltzak, HOAC (Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea) mobimentuak, 'Laguntasuna beharrizanean dan Eleizari' erakundeak, Begoñako Andra Mari Unibertsitate Eskolak (BAM) eta artxiboak eta liburutegiak be panelak jarriko dabez euren jarduerak eta historia erakusteko.  

‘Oroitu, bizi, amets egin” erakusketa, kurtso hasierako ekitaldian aurkeztu zana, eremu berezi honetan izango da. 

Argazkiak, une gogoangarriak eta idazkiak dagoz erakuskera honetan eta, hamarkadaz hamarkada, 75 urteotako gertaerarik esanguratsuenetakoak agertzen dira. 

QR kodeak dagoz paneletan eta horreez baliatuz eleizbarrutiaren historia ezagutu daiteke multimedia euskarrian, hain zuzen be, 75. urteurrenerako prestatutako webgunean jasoten dan denporaren lerroaren bidez.

Bihar BECen ospatuko dan azokan erakusketei eskainitako eremuan egongo da ikusgai. 

Artxiboa eta liburutegia, eskutik

Bizkaiko Eleizaren HIstoria Artxiboa eta Eleizbarrutiko Liburutegiak “75 años. 75 documentos. Ondarea gorde, oroimena eraiki” erakusketa prestatu dabe.

“Goazen!” kurtso hasierako ekitaldian izan zan jatorrizko agiri, liburu eta argazkiak ikusteko aukera. Gizaldiz gizaldi, Bizkaian dan kristau alkartearen une gogoangarriak ezagutu daitekez euron bidez. Orain, erakusketa honek jasoten ditu agiri horreek 10 paneletan, bibliografia- eta agiri-ondarearen garrantzia agertuz. Historia berrikusteko eta “oroimena eraikitzeko” aukera da, beraz, Anabella Barroso Artxiboko zuzendarian azaldu dauanez. 

Erakusketa hau datorren urteko ospakizunaren atarikoa da, izan be Eleizbarrutiko Liburutegiak 70 urte beteko ditu Seminarioko liburutegi lez sortu zanetik eta Artxiboak 50 urte, gure irudi korporatiboak lez (2026ko azaroan).

Algunos de los paneles de la exposición del 75 aniversario