21-08-2025 Jueves, XX semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 “Eleizea plazara” ekitaldian banatutako haziak loratzen hasi dira
05.08.2025

“Eleizea plazara” ekitaldian banatutako haziak loratzen hasi dira

Maiatzaren 17an Barakaldoko BECen ospatu zan `Eleizea plazara´ azoka izan zan Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurreneko ekitaldi nagusia. Egun horretan, Tropaeolum nanum (kaputxino nanoa) landarearen milaka hazi banatu ziran. Hazien poltsatxo hori 'Kit de la paz-Bakea erein' dalakoaren barruan egoan; partaide bakotxak berea pertsonalizatu eban eta gotzainak Eukaristian bedeinkatu ebazan guztiak. Inguruan oreka eta harmonia "landuz", gutako bakotxak aldaketaren eragile izan leikela aditzera emon gura izan zan hazien bidez. 

Landareen argazkia batera jarteko deia

Eleizbarrutiak deialdia egin dau guztiek kaputxino nanoak erein daiezan eta loratu ondoren, landarearen argazki edo bideoak batera jarri daiezan, #bakeaerein #kitdelapaz hashtaga erabiliz edo helbide elektroniko honeetako batera bialduz: komunika@bizkeliza.org edo komunika1@bizkeliza.org, ezelizbarrutiaren sareen bidez zabaltzeko. 

Haziak
Jasotako argazki bat


https://bizkeliza.org/noticia/miles-de-semillas-de-capuchinas-enanas-en-las-casas-de-bizkaia/