23-05-2025 Viernes, V semana - pascua
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Elgueroko parrokiaren 75. urteurrena
23.05.2025

Elgueroko parrokiaren 75. urteurrena

Bilboko eleizbarrutiak bere sorreraren 75. urteurrena beteten dauan urte berean beteten ditu 75 urte Elguero auzoko Begoñako Andra Mari eleizak. Oroitzapenezko ekitaldi nagusia bihar, zapatua, izango da Elgueron, eguerdiko 12:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. 

Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan (BEHA) jasoten danez, Trapagaran udalerrikoa dan Elguero auzoan dagoan Begoñako Andra Mari parrokia XX. gizaldiaren erdialdera gertatu zan industria-garapenaren eraginez eskatutako eraikin erlijosoen bigarren aldian jaso zan. 

Plaza txiki baten jasota dago, eta Babcock & Wilcox enpresak eskatu eutsan Trapagaraneko Udalari auzoan kapera publikoa eraikitzea domekaz lan egin behar eben langileentzat. 1950eko urtarrilaren 13an, baimena emon zan, trukean eleiza jasoko zan lursailean egoan harraskaren ordezkoa eraikitzeko eskatuz enpresari; eta eleiza eraiki zan, Ricardo Bastida eleizbarrutiko arkitektoaren egitasmoaren arabera.

Elgueroko eleizaren historiako argazkien erakusketa:

Ntra. Sra. de Begoña. de Elguero.