11-03-2026 Miércoles, III semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Emakumeak, ahotsak eta oroimena Eleiz Museoan
10.03.2026

Emakumeak, ahotsak eta oroimena Eleiz Museoan

Martxoaren 8an ospatzen dan Emakumearen Nazinoarteko Eguna dala-eta, Bilboko Eleiz Museoak "Esku ikusezinak. Emakumeak, ahotsak eta oroimena artean" erakusketa aurkeztu dau. Soinu-ibilbidea da, entzutearen bidez artelanetara hurreratzeko. Ibilbide hau museoko aretoetako baten izango da martxoaren 31ra arte, egitasmoaren berariazk ikonoa daben QR kodeakaz.

Museoko eta aldi baterako erakusketako sei piezaz baliatuz garatuko da egitasmo hau. Artelan horreetan, irudikatutako emakumeek -eta emakume egile batek- lehen pertsonan hitz egingo dabe. Audio honeen bidez, jenteak hainbat konturen inguruan gogoeta egin ahal izango dau: norbere aldaketa, erabakia, amatasuna, lana, alkartea, heziketa eta oroimena.

Gainera, aldi honetan, museoak oroimenaren koadernoa jarriko dau, bisitariek ahotsak entzun eta euren gogoeta eta erantzunak idatzi dagiezan, euren parte-hartzea egitasmoaren memorian txertatuz.

Esku ikusezinak