'Bizkaia isilik' bilkurak egingo dira gaur be, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, betiko lekuetan eta betiko orduan, 19:30etan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotzan, Herriko plazan. Azaroko bilkuran, hilaren 25ean ospatu zan Emakumeen aurkako Indarkeriaren Deuseztatzen aldeko Nazinoarteko Egunaren inguruan izan ziran mobilizazinoak gogoan izango dabez. Hain zuzen be, emakume eta neskato etorkinek jasaten daben indarkeria salatuko dabe.