25-02-2024 Domingo, II semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Espiritualtasunaren zaintza gizarte-osasun arretan”
29.11.2023

“Espiritualtasunaren zaintza gizarte-osasun arretan”

Atzo -martitzena-, Gurutzetako ospitalean hainbat arlotan jarduten daben osasun arloko profesionalei zuzendutako saioa ospatu zan, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Barrikuntza eta Kalitaterako sailaren eta Ospitaleetako Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzuaren (AEEZ) eskutik. 

“Espiritualtasunaren zaintza gizarte-ossun arretan” goiburuaren haritik, Javier Alutiz koordinatzaileak eta Marisa Arias AEEZrako Gurutzetako taldeko kideak garatu eben saioa, ordutegi bitan errepikatuta.

Alutiz eta Ariasek gaixoen eta euren familien beharrizan erlijioso eta espiritualak asetzeari begira, taldeak dauan egitekoa, ikuspuntua eta esku-hartzeko era aurkeztu eutsiezan profesionalei.

AEEZ

Zenbait bitarteko be proposatu eben, ospitalean jarduten daben profesionalek beharrizan horreek antzeman daiezan eta gaixo eta senideei zerbitzu honen barri emon deieen.

AEEZ
AEEZ

Aurkezpenaren ostean, alkarrizketan jardun eben eta Marisa Ariasen esanetan, “guztiz aberasgarria izan zan”. Amaieran azaldu ebanez, taldean poz-pozik egozan emon eutsen aukeragaitik eta “profesionalen erantzunagaitik”.

AEEZ