04-05-2024 Sábado, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Prentsaurrekoa zuzenean Erromatik
28.11.2023

Prentsaurrekoa zuzenean Erromatik

Espainiako Gotzainen Batzarrak prentsaurrekoa eskainiko dau, gotzainak Aita Santuagaz eta Klerorako dikasterioagaz batzartu ondoren. On Joseba Segura Bilboko gotzaina Erroman da gainerako gotzainakaz. Aita Santuak seminarioen inguruan hitz egiteko deitu ditu gotzainak.

Egunotan makalik eta agenda bete ezinik ibili dan Aita Santuak, azkenean, espainiar estatuko gotzainakaz batzartu ahal izan dau. Jardunean diran 78 gotzainak deitu ebazan aita santuak saiora, tartean, Bilboko gotzaina. Klerorako Dikasterioak agindutako bisitaldi apostolikoaren emaitzaren txostena emotea dala-eta, seminarioen egoeraz jardun dabe.

Bisitari apostolikoa joan dan otsailean izan zan Bilboko seminarioan. Mons. Milton Luis Troccoli Uruguaiko Maldonado-Punta del Este-Minaseko gotzainak hartu-emona izan eban seminarioko ordezkariakaz, Deustuko Teologia-fakultateko ordezkariakaz, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko ordezkariakaz eta Bilboko gotzainagaz. 

Gaur egun, Eleizbarrutiko Seminarioanzazpi abadegai dagoz, hiru prestaketa aldian eta lau pastoral aldian edo bokazino sintesian, hau da, abade ordenatu aurreko aldian. 

Kurtso honetan, Eleizbarrutiko Seminarioan heziketa-talde barria dago, honeek osotuta: Ignacio Fernandez Mendez errektoreak; Miguel Vera Artacoz ikasketa-buruak eta Manu de las Fuentes zuzendari espiritualak. 

https://www.youtube.com/watch?v=LgaJH9Y8ZvM
A pesar de que