09-05-2024 Jueves, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Misinoak Hirugarren Mundua Balmasedak” barritu egin dau Gabonetarako konpromisoa
28.11.2023

“Misinoak Hirugarren Mundua Balmasedak” barritu egin dau Gabonetarako konpromisoa

Balmasedako Misinoak Hirugarren Mundua taldeak dei egin dau Abendualdi eta Gabonetan be laguntzen jarraitzeko, mundu osoan laguntzen dabezan egitasmoak garatu ahal izateko. Gabonetako loteria eskaintzen dihardue hirugarren urtez eta, gainera, liburuak batzen dabez Balmasedako San Severino eleizaren atarian jarritako kutxan, gero azoka solidarioa egiteko. Eta aurtengo barritasuna, jostailu-bilketa da.

Batutako liburu eta jostailuak abenduaren 16 eta 17an egingo dan azoka solidarioan salduko dabez. 

Liburu-jostailuez gainera, gozokiak eta pintxoak eskainiko dira Misinoetarako dirua batzeko asmoz.