22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Emigrazinoaren inguruko batzarrak Astrabudua eta Erandion
26.02.2024

Emigrazinoaren inguruko batzarrak Astrabudua eta Erandion

Otsailaren 18an, domekaz, Astrabuduako San Lorentzo parrokian eta otsailaren 24an, zapatuz, Erandioko San Agustin parrokian, batzarrak egin dira etorkinakaz. Ekipo ministerialak eta Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoa sustatzeko sortutako batzordeak deituta egin dira eta 30 etorkin inguruk parte hartu dau, gehienak emakumeak baina baita senar-emazteak eta gizonak be. Antolatzaileek kontua izan eben ordua jartean, etxeetan lan egiten daben emakumeek, barneko langileek eta eraikuntzakoek parte hartu eien.

Jose Luis (Pepelu) Iglesias San Agustin eta San Lorenzo parrokietako moderatzailearen esanetan, “entzuteko jarrera hartu gura izan dogu. Zer esan gura deuskuzue bizi dozuen migrazino-prozesuan? Eta, zer eskatzen deuskuzu fededun eta Eleiza lez?”.

Pepeluk azaldu dauanez, saioetan entzutea landu genduan: “gogorra, batera jarritako bizitza eta sentimentuagaitik; dei ozena izan zan euren ondoan egoteko, lagun egiteko, eurentzat ikastea dalako, ez dabe-eta ezer ezagutzen. Eta bakardadea, handi-handia da.Bizilekua bilatzen, erroldatzen, erropak eskuratzen (ia erropa barik gatoz= lagundu… Saiora etorri ziran gehienak, fededunak ziran eta konfiantzazko fedea, laguntasuna eta arintasuna aurkitzeko fedea, aurrera jarraitzeko fede eta sendotasuna erakutsi eben”.

Migrazinoa, Astrabudua eta Erandio

Saio bietan, amaieran kafea eta pastak hartu ebezan…