01-05-2024 Miércoles, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Sakramentu-kudeaketari eta datuen babesari buruzko ikastaroa
27.02.2024

Sakramentu-kudeaketari eta datuen babesari buruzko ikastaroa

Nerea Basterretxea Eleizbarrutiko Notaritzako arduradunak eta Anabella Barroso Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko (BEHA) zuzendariak sakramentu-kudeaketari eta datuen babesari buruzko ikastaroa emongo dabe martxoaren 9 eta 16an -zapatuz-. Euren esanetan, "barritasunak aurkeztuko doguz, plantilla barriak banatu eta zalantzak argitu eta kasu praktikoak ebatzi". Saio biak Barria eraikineko (Plaza Barria 4, Bilbao -farmaziaren ondoan-) lehenengo solairuko aretoan ospatuko dira 10:00etatik 14:00etara.

Sakramentu-kudeaketari eta datuen babesari buruzko heziketa-saio barri hau parrokoei, abadeen taldeetako kideei eta, egunez egun, parrokietako artxiboez arduratzen diran laguntzaile guztiei zuzenduta dago.

Gauzak hobeto antolatzeko, ezinbestekoa da saio batera edo bestera ala bietara joango diran ziurtatzea, Notaritzara deituz (94 466 79 52: Nerea Basterretxea), edo ondorengo helbidera mezua bialduz: notaritza@bizkeliza.org

Izena emoteko, formulario hau be bete daiteke: hemen 

Las sesiones se desarrollarán en Barria