01-05-2024 Miércoles, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gotzainak moderatuko dau gaur aitzindaritza humanistan aditua dan Chris Lowneyren berbaldia
27.02.2024

Gotzainak moderatuko dau gaur aitzindaritza humanistan aditua dan Chris Lowneyren berbaldia

Chris Lowney, Estatu Batuetako irabazi-asmo bako osasun sistema nagusia dan CommonSpirit Healtheko Batzordeko presidenteal berbaldia eskainiko dau gaur arratsaldez eta On Joseba Segura Bilboko gotzainak moderatzaile lanetan jardungo dau. Ekitaldia arratsaldeko zazpietan izango da, Deustuko Unibertsitateko areto nagusian.

DeustoForum eta Fundación Vizcaína Aguirre dalakoek gonbidatuta, aitzindaritza humanistan munduko aditurik nabarmenetakoa dan Chris Lowney izango da gaur Deustuko Unibertsitatean. 

Lowney presidente dan CommonSpirit Health Estatu Batuetako irabazi-asmo bako osasun sistema nagusia da eta 140 ospitale eta 130.000 langile ditu.

Chris Lowney Jesusen Lagundiko kide ohia da. JP Morgan munduko bankurik handienetako zuzendari izan zan New York, Tokio, Singapur eta Londresen.

Gaur egun, berbaldiak eskaintzen ditu mundu osoan eta hainbat liburu idatzi dau aitzindaritzaren kontzeptua hainbat ikuspuntutik aztertuz. Guztien artean, gehien saldutakoen zerrendan dan “Heroic Leadership” nabarmentzen da. Hamaika hizkuntzatara itzulitako liburu honetan, zera aldarrikatzen dau: une gatxetan ausardia eta konpromisoz jokatzeko gauza diran aitzindariak heztea”. , traducido a once idiomas y en el que aboga por formar “líderes que sean capaces de actuar con valentía y compromiso en situaciones difíciles”. Bete lan entzutetsuak dira honako honeek be:  “Pope Francis: Why He Leads the Way He Leads”, “Make Today Matter” etaEveryone Leads: How to Revitalize the Catholic Church“.

Chris Lowney