Santiago egun honetan, Santiago Biderako eta erromesaldietarako Eleizbarrutiko ordezkaritzak joan dan urtean erromesaren bedeinkapena prestatu ebala gogoratu gura dogu. Bedeinkapen hau, 20 hizkuntzatan dago eta beren-beregi Bizkaitik pasatzen diran erromesek erabili daien sortu zan. Patxi Malo de la Fuente Santiago Biderako eta Erromesaldietarako saileko zuzendariak azaldu dauanez, “gura dauan erromesak itzulpenetako bat jatsi leike bere gailura, kartelean dagoan QR kodeaz baliatuz, eta hortik jarraitu eleizan bedeinkapena jasoten dauan bitartean”. Gehiago jakiteko: Hemen
Bidea Bizkaian
Roberto Gonzalez Zurdok orain dala hilabete batzuk, Alkarren Barri aldizkarirako prestatu eban Donejakue Bidearen Bizkaiko 9 etaparen inguruko lana jarri gura dogu beste behin be eskuragai. Azken atalean azaldu ebanez, Donejakue Bidea ez da erromesaldian joateko bidea bakarrik.