28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Santiago Bilbao uriaren zaindariaren egunez, Eukaristia katedralean
25.07.2023

Santiago Bilbao uriaren zaindariaren egunez, Eukaristia katedralean

Gaur, uztailak 25, Santiago Apostolu eta Bilbao uriaren zaindariaren eguna ospatzen da. Luis Alberto Loyo katedraleko deana buru izango da Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Eukaristian. Zuzenean jarraitu daiteke web honen bidez. 

Bilboko katedrala Santiago Apostolua uribilduaren zaindari ofizialaren izenpeko da eta katedral bi baino ez dagoz izen honegaz: Compostelakoa eta Bilbokoa. Bilboko katedrala “Donejakue bodean dago, hain zuzen be iparraldeko bidean.