Parrokiatik deialdia egin dabe, batzarrera joan eta gotzainagaz jardun daienjakin-min gehien bizten deutsen gaien inguruan. “Gazteek askatasunez galdetu ahal izango deutse gotzainari. Une garrantzitsua izango da, beraz, gotzainari euren kezkak aurkezteko eta jakin gura daben guztiak galdetzeko”.
Donostiako gotzainak emongo deutso hasiera Corpus parrokiak antolatzen dauan hitzaldi sailari
“Krisia dala-eta, erantzuna, aldaketak eta… oinarrizkora jo” goiburu orokorraren haritik ospatuko da Corpus Christi parrokiak pastoral kurtso honetarako prestatu dauan hitzaldi saila. On Fernando Prado Donostiako gotzaina izango da lehenengo hizlaria datorren martitzenez, urriak 10, 19:30etatik aurrera eskainiko dauan “Krisiaren nondik norakoak. Aldaketarik preminazkoenak” berbaldiagaz.
Prado joan dan ekainean Eleizbarrutiak On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuari egin eutsan autortzan izan zan Bilbon, eta oraingoan, 2022ko abenduan gotzain izendatu ondoren, hizlari lanetan arituko da lehenengo aldiz.