20-05-2024 Lunes, semana -
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gotzaina gazteakaz alkartuko da, gaur, Corpus Christi parrokian
06.10.2023

Gotzaina gazteakaz alkartuko da, gaur, Corpus Christi parrokian

On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina gazteakaz alkartuko da gaur, urriak 6, Bilboko Corpus Christi parrokia etxeko areto nagusian, 19:30etan.

Parrokiatik deialdia egin dabe, batzarrera joan eta gotzainagaz jardun daienjakin-min gehien bizten deutsen gaien inguruan. “Gazteek askatasunez galdetu ahal izango deutse gotzainari. Une garrantzitsua izango da, beraz, gotzainari euren kezkak aurkezteko eta jakin gura daben guztiak galdetzeko”.

Corpus Christi parrokiak antolatu dau biharko ekitaldia eta gura daben guztiek, “gure parrokiako gazteek zein inguruko ikastetxeetakoek”, parte hartu leikie.

Donostiako gotzainak emongo deutso hasiera Corpus parrokiak antolatzen dauan hitzaldi sailari

“Krisia dala-eta, erantzuna, aldaketak eta… oinarrizkora jo” goiburu orokorraren haritik ospatuko da Corpus Christi parrokiak pastoral kurtso honetarako prestatu dauan hitzaldi saila. On Fernando Prado Donostiako gotzaina izango da lehenengo hizlaria datorren martitzenez, urriak 10, 19:30etatik aurrera eskainiko dauan “Krisiaren nondik norakoak. Aldaketarik preminazkoenak” berbaldiagaz. 

Prado joan dan ekainean Eleizbarrutiak On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuari egin eutsan autortzan izan zan Bilbon, eta oraingoan, 2022ko abenduan gotzain izendatu ondoren, hizlari lanetan arituko da lehenengo aldiz. 

El obispo en uno de los encuentros que tuvo en Lisboa con la juventud de Bizkaia