29-06-2024 Pedro y Pablo, apóstoles
Bizkeliza 5 Fede-zabalkunde eta Katekesia 5 Familia eta Helduak 5 Ekitaldiak Durango eta Zornotzan
02.03.2023

Ekitaldiak Durango eta Zornotzan

Asteburuan, Eleizbarrutiko hainbat lekutan, ospatu dan Bake Topaketaz gainera, beste hainbat ekitaldi be izan da Garizuma-aldiaren hasiera honetan, Zapatuz, Durangon, Fran Albala Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako familia arloko arduradunak Pastoral Barrutiko (PB) Familia Pastoraltzako kideen batzarra gidatu eban. Atzo, Zornotzan, Eleizbarrutiko beste hainbat Pastoral Barrutitan egiten diharduenez, "Jesusegaz hobe" goiburua aurkeztu eben Eukaristietan. Gehiago jakiteko: hemen.

Zornotzan, familia meza

Esther Crespo Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako IV-V bikaitzetako arduradunak azaldu dauanez, atzo, “Jesusegaz hobe” goiburua eta kuboa aurkeztu ebezan Zornotzako parrokian ospatu zan familia mezan.

txapak goiburuagaz

Asteburuko gainerako Eukaristietan be aurkeztu zan “Jesusegaz hobe” goiburua, eta berau jasoten daben txapak eta asteari dagokion otoitzaren orria banatu ebezan. 

Pastoral familiar Durango