27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Bake eta Adiskidetzea 5 Bake Topaketaren bigarren asteburua
02.03.2023

Bake Topaketaren bigarren asteburua

Bake Topaketa bake eta adiskidetzearen aldeko aurtengo jarduera beste formatu batean ospatu da, besteak beste, egun eta leku desbardinetan. Ekitaldi nagusia joan dan zapatuz, otsailak 25, izan zan Bilborocken, batez be gazteei zuzendutako kontzertuagaz. Gainera, hainbat jarduera egin zan Portugalete, Zalla eta Bilbon, beren-beregi prestatu eta web orrialde honetan eskuratu daitekezan lagungarriakaz. Asteburuan, Bake Topaketaren IX. ekitaldiari dagokiozan azken saioak ospatuko dira Lekeitio eta Zornotzan.

Bihar -martxoak 3, barikua- ‘Gesto’ dokumentala emongo da Zornotza aretoan, 18:00etan.

Martxoaren 4an, zapatuz, Lekeitioko “Ikusgarri” zineman emongo dabe ‘Gesto’ dokumentala eta jarduerak izango dira txikienentzat. Arduradunen esanetan, “bake eta adiskidetzearen kulturaren alde lan egiten jarraitzeko aukera izango dogu. Bat egin, batera jarri eta alkartean bide egin”.