22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Enkarterri Hoberantz” sariaren XX. ekitaldia
17.06.2024

“Enkarterri Hoberantz” sariaren XX. ekitaldia

Bihar -ekainak 18, "Enkarterri Hoberantz" sariaren XX. ekitaldia ospatuko da Galdameseko Loizaga Torrean. EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxeak eta Enkarterriko Mankomunitateak antolatzen dabe sari hau, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Enkartur, SPRI, ADR Enkarterrialde eta Enkarterri Group erakundeen laguntzagaz. Elixabete Etxanobe Bizkaiko Diputatu Nagusia izango da buru ekitaldian. 

Sari honek Enkarterriren aldeko ahaleginak batu gura ditu, enpresek eskualdearen garapenean egiten daben lana autortuz. Sari honen bitartez, besteak beste, enpresek lana sortzeko, kalitatea, barrikuntza teknologikoa eta etenbako prestakuntza sustatzeko egiten dabena autortu gura da. Arduradunen esanetan, “eredu eta bultzada lez aurkeztu gura dira, Enkarterrin ekimen barriak sustatu eta enpresa-egitura sortu ahal izateko”.

Bihar jakingo da aurtengo ekitaldiko enpresa sarituaren izena. Aurreko urteetan, honeek izan dira sarituak: Balmasedako Fabio Murga tailerrak, Gueñeseko Vizcaya eta Zallako El Paraíso altzariak, Balmasedako Trameinsa, Alonsotegiko Thyssenkrupp Bilstenin Ibérica, Sodupeko Laenk, Karrantzako Lombera, Balmasedako Urbegi, Arechaederra paketatzeak, Carmusa, Sopuerta tailerrak, P4Q Electronics, Vibacar, Cel taldea, Bizkaia Esnea, Vicinay kateak, Amalurra, Mondy Ibersac eta Deusto argitalpenak.

Prestakuntzaren aldeko konpromisoa

Saria emongo jakon enpresa aukeratzean, honako erizpideak kontuan hartzen dira: lana sortzea, inbertitzeko ekimena, bizitasuna eskualdean, teknika barritzaileen ezarpena kudeaketan eta bizitza osorako prestakuntzaren aldeko konpromisoa.