Ekinenkarterri, arduradunen esanetan, “ekintzailetza sustatzeko egitaraua da. Ekimen barriak martxan jartea dau xede, garapen bidean dagozan arloetan enpresak sortzeko eta, horri esker, Enkarterri eskualdearen barritze eta suspertzea bultzatzeko“.
‘Berpiztu’ egitaraua
Eusko Jaurlaritzako sailburuordetzak Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta Enkarterriko Udal, Eskualdeko Eragile eta Lanbide Heziketarako Ikastegiakaz batera sustatu dauan ‘Berpiztu’ egitarauaren barruan dagoan ekimena da.
San Viator ikastetxeak eta Behargintza-Enkartur erakundeak (Enkarterri Eskualdearen Garapenerako Agentzia) enpresa-egitasmoen eta intraekintzailetzaren lehiaketa aurkeztu dabe garapen bidean dagozan arloetan (mobikortasun adimentsu eta jasangarria, zahartze aktibo eta osasungarria eta bioekonomia) ekonomia-jarduera barrien sorrera bultzatzeko.
Ekimen honen bidez, besteak beste, ekimen ekintzailea sustatu gura da eta benetako enpresetan negoziorako ideien eraldaketa bultzatzea eta, aldi berean, erraztasunak emon gura dira Enkarterri eskualdean enpresa barriak eta lanpostuak sortzeko. Gehiago jakiteko: hemen