21-07-2024 Domingo, XVI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Enpresa-ideien lehiaketa Enkarterrin San Viator ikastetxearen eskutik
22.01.2024

Enpresa-ideien lehiaketa Enkarterrin San Viator ikastetxearen eskutik

 perteneciente a la red diocesana EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxeak Ekinenkarri enpresa-sorkuntzarako egitarauan parte hartzen dau, zahartze aktibo eta osasungarriaren, mobikortasun adimentsu eta jasangarriaren eta bioekonomiaren (Berpiztu) arloetan. Hainbat jarduera garatzen da egitarau horren barruan, besteak beste, enpresa-egitasmo barrien intraekintzailetaren II. lehiaketa. Gehiago jakiteko: hemen

Ekinenkarterri, arduradunen esanetan, “ekintzailetza sustatzeko egitaraua da. Ekimen barriak martxan jartea dau xede, garapen bidean dagozan arloetan enpresak sortzeko eta, horri esker, Enkarterri eskualdearen barritze eta suspertzea bultzatzeko“.

‘Berpiztu’ egitaraua

Eusko Jaurlaritzako sailburuordetzak Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta Enkarterriko Udal, Eskualdeko Eragile eta Lanbide Heziketarako Ikastegiakaz batera sustatu dauan ‘Berpiztu’ egitarauaren barruan dagoan ekimena da.

San Viator ikastetxeak eta Behargintza-Enkartur erakundeak (Enkarterri Eskualdearen Garapenerako Agentzia) enpresa-egitasmoen eta intraekintzailetzaren lehiaketa aurkeztu dabe garapen bidean dagozan arloetan (mobikortasun adimentsu eta jasangarria, zahartze aktibo eta osasungarria eta bioekonomia) ekonomia-jarduera barrien sorrera bultzatzeko. 

Ekimen honen bidez, besteak beste, ekimen ekintzailea sustatu gura da eta benetako enpresetan negoziorako ideien eraldaketa bultzatzea eta, aldi berean, erraztasunak emon gura dira Enkarterri eskualdean enpresa barriak eta lanpostuak sortzeko. Gehiago jakiteko: hemen