20-11-2024 Miércoles, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Ospakizun berezia Elorrion Bizkaiko zaindarietako baten egunez
03.07.2023

Ospakizun berezia Elorrion Bizkaiko zaindarietako baten egunez

Bihar -uztailak 4, martitzena-, 1989an izendatuta, Eleizbarrutiko bigarren zaindari dan Berriotxoako San Balendinen eguna ospatuko da. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala eguerdiko 12:00etan ospatuko da Meza Nagusia, Sortze Garbia parrokian -berau zabalik egongo da egun osoan-. Meza Nagusian, hilaren amaieran FIlipinetara misiolari joango dan Jaione Lopez gazte elorriotarraren misino-bialketa ospatuko da. Bizkaia Irratian eskaini dauan alkarrizketa: hemen

Elorrion, ospakizun berezia izango dabe bihar. Jaione Lopez gaztea Manilara misiolari urte birako. Bihar izango da bialketa-ospakizune. Asiako herrialde horretan, Berrizko Mesedetako Misiolariakaz jardungo dau.

Jaione Lopez en Radio Popular-Herri Irratian
Jaione Lopez, Feli Martin misinoetarako ordezkaria eta Merche Aguirre sentsibilizazinorako arduraduna Radio Popular-Herri Irratian eskainitako alkarrizketan.
https://twitter.com/DiocesisBilbao/status/1675580313286656002?s=20

San Balendin Eguna

Egunari hasiera emoteko, goitzeko 10:00etan, Eukaristia ospatuko da monja domingotarren Santa Ana komentuko eleizan, santua bost urtez akolito izan zan lekuan, Iñaki Jauregi buru dala. Gotzainak be egingo deutse bisita monja domingotarren alkarteari basilikan ospatuko dan Eukaristiaren aurretik. 

Berriotxoako San Balendin
Iazko irudian, komentuko priorea gotzainari atea zabalduz

Altarara goratu ebenetik, Berriotxoako San Balendin Bigarren Zaindari izan da eta izendapen hori ez da aldatu, Loiolako San Inazio da-eta lehenengoa. 2012.eko uztailaren 4an Vatikanoak izendapen hori egin ondoren, jai liturgiko lez ospatzen da Eleizbarrutian, hau da, mezan Aintza abestu edo errezatu egiten da eta Santuaren berariazko otoitz eta irakurgaiak dagoz. 

Parroquia de la Purísima Concepción de Elorrio