12-03-2026 Jueves, III semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 “Erlejino-askatasunak atzera egin dau: 5.400 lagunek jazarpena edo bereizkeria jasaten dabe”
11.03.2026

“Erlejino-askatasunak atzera egin dau: 5.400 lagunek jazarpena edo bereizkeria jasaten dabe”

Laguntasuna Preminan dan Eleizari aita santuaren fundazinoak landutako Erlejino-askatasuna munduan 2025eko txostena aurkeztu zan atzo Bilboko Pilareko Andra Mari parrokian. Ekitaldian, On Joseba Segura gotzaina, Jose Fernandez Crespo sustapenerako ACNko zuzendaria eta bere herrialdean jsaten daben erlejino-jazarpenari buruzko lekukotasuna emon eban Partick Akpabio nigeriar abadeak parte hartu eben. Jente ugari batu zan May Madrazo Radio Popular-Herri Irratiko kazetariak moderatutako jardueran. 

Munduko 196 herrialdetan erlejino-askatasunerako eskubidea zertan datzan aztertzen dauan txostenean jasotzen danez, 5.400 lagun eskubide hau larriki bortxatzen dan herrialdeetan bizi dira. 

Ikerketaren arabera, 62 herrialdetan bortxaketa nabarmenak dagoz. 24tan, jazarpen larri eta sistematikoa nabarmendu da eta 38tan erlejino arrazoiengaitiko bereizkeriazko egoerak izaten dira.

Adibideak

Aurkezpenean Jose Fernandez Crespok  azañdi ebamez. honako egoeren hedapen larria atzeman daiteke munduko mapan. Bere esanetan, “es sintomático ver todo el Sahel coloreado de rojo y gran parte de Asia en la misma situación”. Hego Amerikan bizi daben egoeraz be ohartarazo eban: “Es sorprendente ver cómo cada vez más América Latina empieza a ser coloreada. Nicaragua hace dos años se pintó por primera vez de rojo”, txosteneko kolorearen kodea aitatuz, gorriak muturreko jazarpena adierazoten daualarik. 

ACNko arduradunaren esanetan, bortxaketa askoren atzean nagusikeria dago, izan be, “el poder suele ir en contra de la libertad”, esan eban. Honen haritik, gobernu askok egundoko kontrola ezartzen deutse alkarte erlijiosoei, kultua mugatu egiten dabe edo disidentzia espirituala zigortu.

Eta kezka-iturri dan beste leku bat gehitu eban, Mexiko, lehenengo aldiz kolore laranjaz (bereizkeria) agertzen dana, drogaren kartelen indarkeriaren eraginez. “Empiezan a asesinar a sacerdotes religiosos y laicos solo por el mismo hecho de intentar que sus jóvenes no accedan a este mercado“, azaldu eban.

Erlejino-askatasunaren inguruko lekukotasunak
Ekitaldian, grabatutako lekukotasunak be entzun ziran

Beste hainbat mehatxu be nabarmentzen da txostenean: erlejino-estremismoa, nazionalismo etniko-erlijiosoa edo gatazka armatuen ondorioak. Afrikako zenbait herrialdetan, Crespok azaldu ebanez, jazarpenak jentetza handien desplazamenduak eragiten ditu.

Eta gertakari barriak be aitatu ebazan, esate baterako, jazarpen digitala, non adimen artifizialaren algoritmo edo sistemek erabiltzaileen kontzientzia-askatasunean eragina izan leikien.

Lekukotasuna Nigeriatik

Patrick Akpablo nigeriar abadeak lekukotasun hunkigarria emon eban. Salatu ebanez, bere herrialdeko erlejino-jazarpena askotan oharkabe pasatzen da. “Para los que no quieren hablar del tema de persecución, eso también es persecución”, adierazo eban.

Egoera agertzera emotea ezinbesteko dala esan eban abadeak: “Lo que no se comunica, muere. Lo que no se ve, no existe”. Esker ona adierazo eutsen Laguntasuna Preminan dan Eleizari lako erakundeei kristau alkarte askotan bizi daben errealitatea ezagutzera emoteagaitik. 

Akpablok gogoratu ebanez, Eleizarentzat alkartasuna funtsezkoa dal: “La Iglesia, según san Pablo, es como un cuerpo. Cuando una parte sufre, todo el cuerpo lo siente”.

Deialdia erlejinoen arteko lankidetzarako

Bere aldetik, Bilboko gotzainak, erlejino-jazarpena errealitate nabaria dala esan eban. “Es real, concreta. Es persecución”, afirmó. Honen haritik, eskubide hau erlejino sinismenek batera jagon behar dabela azpimarratu eban.

Me parece muy importante que esta defensa del derecho la hagamos en unidad interreligiosa”, azpimarratu eban Segurak, judu, musulman eta kristauek kultu-askatasunaren aldeko baterako adierazpenak behin baino gehiagotan egin dabezala gogoratuz.

Laguntasuna Preminan dan Eleizari erakundeari laguntzeko be eskatu eban gotzainak, erlejino-askatasunaren alde lan egiten dauan erakundeetako bat dalako. Eta zenbait arlotan, esate baterako osasun-arloan, kontzientzia-askatasuna babestea be garrantzitsua dala esan eban, holan profesionalek euren uste sendoen arabera jarduteko aukera izan dagien. 

Aurton lehenengo aldiz argitaratu zanetik 25 urte bete dituan txostenean azaltzen danez, “la libertad religiosase encuentra en serio peligro de desaparecer en varias regiones del mundo”. Sentiberatasuna biztu gura dau jentearen artean, oinarrizko eskubide honen alde egin dagian.

Un momento de la presentación ayer