16-01-2026 Viernes, I semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Fede-zabalkunde eta Katekesia 5 Erretiroa egiteko proposamenak Eleizbarrutian
15.01.2026

Erretiroa egiteko proposamenak Eleizbarrutian

Fede-zabalkunde eta Katekesirako eta Familia Pastoraltzarako IV., V. eta VI. bikaritzetako Mahaiek antolatuta, aurten be asteburuko erretiro bi ospatuko dira Larrea-Zornotzako gogarte etxean. Aurreko kurtsoetako esperientzia guztiz positiboa izan da eta erantzun zabala jaso dabe. Arduradunen esanetan, "otoitz eta gogoetarako asteburuko esperientzia zabala da". Gehiago jakiteko, klik egin honako honegaz batera agerten diran karteletako QR kodeetan.

“Izan gaitezan alkarte bakezale” goiburuaren haritik ospatuko da asteburuko erretiroa Larrea-Zornotzako gogarte etxean. Urtarrilaren 31 izango da eta gura dauanak otsailaren 1era arte luzatu leike esperientzia. Azaldu dabenez, “ez da erraza geldialdia egin eta eguna Jainkoagaz batera igarotzea. Horregaitik antolatu dogu erretiroa parrokia alkarteetan egiteko edo erantzukizunak doguzan edo beste sasoi baten izan genduzan pertsona helduentzat”.

Erretiroa IV-V. eta VI. bikaritzetan

Hauxe da ekitaldiaren egitura: zapatuz, otoitzerako eta gogoeta pertsonalerako une bi izango dira, alkarregaz kafea hartzeko eta bazkaltzeko unea. Gauez, zine-foruma eta otoitzaldia, eguneko bizipen eta esperientziak batera jartzeko. Domekaz, lekukotasunak entzuteko, bizipen eta sentipenak batera jartzeko eta Eukaristia ospatzeko aukera izango da.

Gaztelaniazko otoitzaldiak Felix Larrondo VI. bikaritzako lurralde bikarioak gidatuko ditu eta euskerazkoak Ana Berrizbeitia laiko, irakasle eta oraintsu arte Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) kide izan danak

Egonaldiaren prezioa, mantenu osoan, 60 eurokoa da eta 35 eurokoa bakarrik zapatu arratsaldera arte geratu ezkero. Izena emoteko orrian agertzen da sarrera egiteko kontu-zenbakia. QR kodeen bidez eskuratu daiteke orria; 688 722 780 telefonora deitzea da beste aukera bat.

Erretiroa IV-V. eta VI. bikaritzetan

IV-V. eta VI. bikaritzetako gazteen erretiroaren 6. ekitaldia: “Asteburu ahaztezina”

Bizitza pertsonalaren, ikasle- edo lanbide-bizitzaren inguruan bereizketa egiteko premina dozu? Isiltasun- eta otoitz-egarri zara? Proposamen honek asteburuko erretiroaren esperientzia eskeintzen dau, berariazko jardunaldi espirituala 16 eta 29 urte bitarteko gazteentzat (lau adin-multzotan banatuta), bateriak indar espiritualaz kargatzeko. “Funtsezkoari lotuta geratzeko proposamena”.

Otsailaren 7 eta 8an izango da. Gura badozu, ikusi zelakoa izan zan 2024ko erretiroa.

Izena emoteko orria

Erretiroa IV-V. eta VI. bikaritzetan