Alfonso Lambe (Alfie) Tullamoren (Irlanda) jaio zan 1932an. Hamabi urtegaz nobizio sartu zan La Salleko Anaien Institutuan. Gaixoaldiaren ostean, La Salletik atara zan eta beranduago Mariaren Leginoan sartu, «bere bide, pasino eta altara».

Mariaren Leginoa
Andra Mariari buruzko mobimentu katoliko internazionala da. Frank Duff laiko irlandarrak sortu eban 1921eko irailaren 7an.
Mariaren Leginora eleizbarrutiaren sorreragaz batera heldu zan Bilbora, berrogeta hamarreko hamarkadan, Pacita Santos filipinarraren eta Jose Manuel Apellaniz eleizbarrutiko abadearen eskutik. 75. urteurrena ospatu barri dabe.
Gaur egun, hainbat lekutako beste hainbat taldek boluntario-lana egiten dabe astero, ahuleziazko egoeran dagozanei lagun eginez.
Liburutegi ibiltaria
Mobimentutik azaldu dabenez, bere barri emoteko bidea da, “geure burua ezagutzera emoteko eta lagun barriak gure taldeetara erakartzeko!. Mariaren Leginoa mobimentuak datorren domekaz, urtarrilak 25, burutuko dau jarduera hau, 13:15etako mezan, Bilboko Bariko San NIkolas parrokian. “Liburutegi ibiltari honetan, ahalik eta izenburu gehien jarriko daikusgai, batez be agerkari erlijioso eskuragarriak eta legionarioak arduratuko dira. Hurreratu daitezanek mobimentuko kideakaz solasean jartuteko aukera izango dabe”.







