Eleizbarrutia ordezkatuz, Manu Moreno Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkari eta Erruki-etxeko Batzordeko kidea, Laura Etxebarria Osasun Pastoraltzako arduraduna eta Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendaria izan dira. Azken hamarkadetan Erruki-etxeagaz aparteko hartu-emona izan dauan beste hainbat lagun be izan da, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria, Ibon Areso Bilboko alkate izandakoa edo MIguel Zugaza Arte Ederren Museoko zuzendaria.
Ondo etorriaren ostean, Erruki-etxearen historia kontatzen dauan bideoa ikusi dabe, ondoren aurkeztuko doguna, hain zuzen be.
1872an oraingo kokapenean behin betiko finkatu zan erakundearen historiaren gorabeherak azaldu dabez euren berbaldietan ordezkari instituzionalek eta, azkenean, Bilboko Koral Alkarteak ‘Agur Jaunak’ abestu dau.
Erruki-etxearen eta Eleizbarrutiaren arteko lankidetza-hitzarmena
2022an, Eleizbarrutiko hainbat abade Erruki-etxera joan zan bizitzera. Orduan, erakunde biek lankidetza-hitzarmena sinatu eben. Gaur, oroitzapenezko ekitaldiaren ostean, gotzainak etxean bizi diran abadeei bisita egin deutse.