Parrokia alkarteak eta abesbatzak parte hartuko dabe urtarrilaren 11, 18 eta 25ean eta otsailaren 1ean Gernikatik emitituko diran Eukaristietan.
Donostia, Gasteiz eta Iruña-Tuterako eleizbarrutiakaz koordinatuta garatzen dan ekimena Bizkaira helduko da oraingoan eta Bilboko eleizbarrutia arduratuko da emonaldiez.
ETB1en eskutik, lurralde osoan ikusiko da meza. Ohikoa danez, eleizbarrutiak txandakatu egiten dira emonaldiez arduratzeko. Euskera, ondare materiala eta parrokia alkarteen aniztasuna zabaltzea lortzen da.







