24-04-2024 Miércoles, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 On Joseba Segura gotzaina buru dala, katedralean ospatuko dan Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaristia, zuzenean
25.12.2022

On Joseba Segura gotzaina buru dala, katedralean ospatuko dan Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaristia, zuzenean

Gabon-aldiko ospakizunetan ahalik eta gehienek parte hartu daien, batzuk zuzenean emongo dira web orrialde honetan, Radio Popular-Herri Irratian, Bizkaia Irratian eta baita Telebilbaon be.

On Joseba Segura Gotzaina buru dala, Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan osptuko dan Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia.

Eleizbarrutiaren webean eta Radio Popular/Herri Irratian, Meza honeek eskainiko dira zuzenean: Jaunaren jaiotzaren egunekoa (abenduak 25, 12:00etan, katedraletik), urte barrikoa (urtarrilak 1, 12:00etan, Begoñako basilikatik) eta Jaunaren agerkundekoa (urtarrilak 6, 12:00etan, katedraletik.Telebilbao katean, Jaunaren jaiotzaren egunekoa eta urte barrikoa emongo dabez zuzenean. Eukaristia guztietan, On Joseba Segura gotzaina izango da buru.

Egun beretan, San Felicisimo parrokiatik eta euskeraz, Bizkaia Irratiak emongo ditu mezak zuzenean, 10:30etan. Euskal Telebistak (ETB1), bere aldetik, Jaunaren jaiotzaren eguneko eta urte barriko Eukaristiak emongo ditu goizeko 10:00etan.