09-12-2025 Martes, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eukaristia Eulogio Prado lekaide adeitsuaren oroimenez
09.12.2025

Eukaristia Eulogio Prado lekaide adeitsuaren oroimenez

Begoñako gogarte etxearen ardura dauan Maitasun Errukiorraren Semeak alkarteko kide zan Eulogio del Prado lekaidea joan dan azaroaren 19an hil zan urriaren amaieran ospitalera eroan eban infekzinoa gainditu ezinda. Gizon alai eta edukazino onekoa, beti izaten eban berba atseginen bat hara joaten ziranei esateko. Senideek eta institutu erlijiosoko anaiek bere jaioterrian agurtu eben orain dala aste batzuk. Gaur -martitzena-, On Joseba Segura gotzaina buru izango da bere oroimenez 13:00ean Begoñako Andra Mari gogarte etxeko kaperan ospatuko dan mezan.


Eulogio Pobladura de Yuson jaio zan 1946ko uztailaren 17an. Collevalenzako heziketa-etxean egin ebazan ikasketak eta Batxilergoko azken urtea Lujuako heziketa-etxean. 1970 eta 1971 bitartean, Matricen (Campobasso) egin eban nobizio-aldia eta berton egin eban botoen profesa 1971eko irailaren 8an. Hemendik Fermoko etxera joan zan eleiz ikasketakaz jarraitzeko. 1975eko irailaren 8an egin eban betirako botoen profesa Collevalenzan eta 1976ko ekainaren 28an egin zan abade La Nora del Ríon, Mons. Antonio Briva Miravent Astorgako gotzainaren eskutik. 

De 1976 a 1979, fue responsable del seminario congregacional de Collevalenza. En 1979 le trasladaron a la comunidad de Villava, como encargado de los alumnos en formación. En 1890 pasó a la comunidad de Larrondo y en 1981 fue trasladado a la comunidad de La Nora del Río como profesor y formador, desde 1983 fue administrador de dicha casa.

1999an, La Virgen del Camino alkartera bialdu eben eta 2000ean, Cochabambako (Bolivia) alkartera. Gitxiegitasun kardiakoaren eraginez, urtetako lan nekezaren ostean, biziki maite eban Bolivia itzi eta Espainiara bueltatu behar izan eban tratamentua eta zaintza jasotzeko, “pese a las naturales reticencias de quien ya tiene su corazón en el destino que se le ha encomendado”.

Sus últimos años ha residido en la comunidad de la casa de Ejercicios de Begoña, donde ha atendido con cuidado y dedicación a cuantas personas se acercaban allí, para tener una experiencia de oración, reflexión o formación.

Beti adeitsu eta zintzo bere lanean, arrasto handia itzi dau mundu honetako erromesaldian bidelagun izan dituan anai guztiengan.

Goian bego!!!

Eulogio del Prado

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: